STANDING ROCKeko ekintzaileen europear bira


Bilbo eta Donostia  – Ekainak 12-13Dakotako herri natiboak eta haiei laguntzera joan diren herri guztietako ekintzaileak DAPL oliobidea gelditzeko borrokan aritu dira Standing Rock eremuan (Inyan Woslata), hainbat hilabetez. Orain, Trumpen agindupean, oliobide horren lanak berrabiarazi dituzte, besteak beste, BBVAren finantziazioari esker. Oliobide horrek harea bituminosoetatik eta fracking-etik eratorritako olioa garraiatzea nahi dute. DAPL bezalako oliobideetan isurketak suertatzen dira sarritan, eta, ondorioz, ura, lurra eta ingurumena erabat kutsatuta gelditzen dira. DAPL berak bat eragin du guztiz osatuta izan gabe 2017eko maiatzaren 10ean, 181 petrolio litro isurtzen. Hemen ere hango herriekin bat egin behar dugu, eta horrelako proiektuak finantzatzen dituztenak borrokatu. Standing Rock-ekin ZUTIK!

Jarraitu irakurtzen


ILARGI AZPIAN – MUNDUA ALDATZEKO FILM LABURRAK

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, Ilargi azpian: Mundu zabala, errealitate anitz izenburupean 16 film laburrez osatutako emanaldia antolatu du.
Ekitaldia 21.00etan hasiko da Oihulari Klown taldearen animazio antzeztu batekin bertara hurbiltzen zaretenoi esertzera gonbidatuko zaituelarik. Ilunabarrean eta Zuloaga Plazako argiak guztiz itzaltzen direnean ekitaldiari hasiera emango zaio.


TIPI – TAPA BAGOAZ Bizimodu Jasangarrietarantz

Hernanitik kolektibotasunean eraikiz.

Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak

Energia-Zaintzak-Ekonomiaren birkokapena-Elikadura Burujabetza

Dokumental emanaldia eta solasaldia: Nola aldatu gure bizimodua? Alternatibak eta Aukerak

Eguna: ekainak 7, asteazkena

Ordua: 19:00etan

Tokia: Plaza Feminista z/g

Hernaniko Kooperazio Taldeak eta Mugarik Gabek (Desazkundea eta Bizitza Ona sareko kideak) antolatutako ekintza

Info+ http://tipitapabagoaz.info

 

 

 

 

 

 


CETAri EZ! MOBILIZATU ZAITEZ!

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkatu librea sustatzeko Nazioarteko Hitz-armen Ekonomikoa da CETA. TTIParen antzera, merkatu berriak liberalizatzea eta ho­rretarako, legedia bateratzea du helburu, gure bizitzak prekarizatuz; besteak beste, gure lan eskubideak murriztu eta elikadura segurtasuna arriskuan jarriko du, azken finean, planeta salgai jarriz.

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak eta in­terpelatu ditzagun saltzen dituztenak!

EGUNOTAKO MOBILIZAZIOETARA ETOR ZAITEZ!

idatz egiezu parlamentariei zure desadostasuna adierazteko hemen!

Guztion artean olatu handi bat egingo dugu merkataritzako itunak geldiarazteko eta!

             

info +: ttipez.eus,

Euskal Herriak TTIPari Ez kanpainako facebook eta twitter kontuetan momentuan momentuko informazioa eskura dezakezu ere!


BizitzaJokoan Mahai-inguruak Donostian, Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa

Tamalez, askotan, bizitza arriskuan jartzen da BIZITZA bera defendatzerako orduan… errefuxiatutako pertsonen bizitza, emakumeena eta Ama Lurrarena, kasu.

Finantza sistemaren eta enpresari nagusien boterea (nagusiki gizonezkoena) hazten den bitartean, murriztu eta desagertu egiten dira askatasunak zein herrien eta pertsonen eskubideak. Gaur egun, jazarri eta kriminalizatu egiten dira emakumezkoak eta gizonezkoak; zehazki, eskubide horiek defendatzeagatik, horien urraketa salatzeagatik, edota botere horiei zein sistema menperatzaileari aurre egiteagatik.

Hiru mahai-ingururen bitartez, pertsona horiekin nahi dugu espazio bat partekatu, hemengo eta Latinoamerikako pertsonekin; bizia ematen baitute lurra izateko eskubidearen defentsan, babes eta aterpea eskatzen, eta emakumeentzat indarkeriarik gabeko bizitza askea aldarrikatzen. Entzun dezagun, bada, kontatzen digutena; eta hausnartu dezagun kolektiboki nola babes ditzakegun euren borrokak.

Koldo Mitxelena Kulturunea, maiatzak 29, 30 eta 31. 19:00tan.

Programa osorik eta parte hartuko duten gonbidatuak hemen: Info_BizitzaJokoan_eus