Euskal Herriko zein Latinoamerikako beste entitate eta kolektiboen parte-hartzearekin Mugarik Gabek koordinatutako Bizitza Jokoan kanpainaren baitan, martxoaren 11tik 15era Bernardo Caal izango dugu gurekin, Giza Eskubideen defendatzailea eta Guatemalako lider indigena.

Bernardo q’eqchi maia da, Alta Verapaz departamentukoa jatorriz. Enpresa transnazionalen aurrean q’eqchi lurraldea defendatzeko borrokatu zuen eta, komunitateen ordezkari gisa izandako lidergoagatik, bortizki kriminalizatu, jazarri eta lau urte baino gehiagoz kartzelatu zuten. Jazarpenaren eta kartzelan egotearen ondorioz, Amnesty Internationalek kontzientzia-preso gisa aitortu zuen. 2022an aske utzi zuten eta kriminalizazio prozesu berriak jasan ditu geroztik, kartzelan sartzeko mehatxu gehiagorekin, beti Alta Verapazen aurrera eraman nahi dituzten proiektu estraktibistak salatzeagatik eta haien aurka borrokatzeagatik.

Proiektu horien artean, nabarmentzekoa da Cahabón ibaian Oxec I eta II presak eraikitzea. Jazarpena jasotzea eragin zuen protestaren arrazoi nagusia izan zen hori. Era berean, Bernardo Caalek nazio zein nazioarteko mailan Renace gune hidroelektrikoa salatu du, Oxec ibaian gora ibaia guztiz pribatizatzea suposatu duena. Renace proiektua oinarrituta egon den bost presen zati handiena, hain zuzen, ACS Espainiako transnazionalaren esku egon da, zeinaren lehendakaria Florentino Pérez enpresaburu ezaguna den, Real Madrid futbol klubeko presidentea, aldi berean.

Cahabón ibaia Guatemalako garrantzitsuenetarikoa da eta lurraldeko q’eqchi herriko 30.000 pertsona baino gehiagoren kosmobisio eta bizitzaren oinarria. Gizon eta emakumeek ez daukate ura eskuragarri emaria murriztu delako, tarte batzuetan urarentzako hodiak jarri direlako eta hidroelektrikek hainbat enpresa eraiki dituztelako. Zalantzarik gabe, azken urteetan Erdialdeko Amerikan egindako giza eskubideen urraketa handienetarikoa da, besteak beste, kontsulta eskubidea urratu da, inoiz ez baita kontsulta egin.

Besteak beste honako ekintzetan parte hartuko du:

  • Unibertsiteetako ikasleekin topaketak EHU, Mondragon Unibertsitean eta Deuston
  • Hedabideekin elkarrizketak
  • Instituzio desberdinekin bilerak: Euskal Lankidetza Agentzia, Gipuzkoako Aldundia, Bizkaiko Aldundia, Bilboko Udala, Arabako Aldundia eta Gasteizko Udala
  • Kolektibo sozialekin topaketa astelehena 11 goizean
  • Mugarik Gaberen urteroko asanblada orokorrean parte-hartzea martxoaren 15ean arratsaldez
  • “Trantsizio Ekosoziala Euskal Herrian” Jardunaldietan parte hartzea, martxoaren 15ean 19:00tatik aurrera