Mugarik Gabek amesten dugunaren, egiten dugunaren eta egiteko moduaren arteko koherentziaren alde egiten du. Gure ahalegina eta denbora eskaintzen diogu diskurtsoak eta antolakuntzako jarduerak aztertzeari, horrela ere jendarte justu eta solidarioago bat lortzeko laguntzen dugula sinistuta. Horregatik, helburu horretan bidea erakusten diguten tresnez hornitu gara.

Feminismoa gure identitate ikurretako bat izanik, 2007tik genero politika bat ezarrita daukagu, ordutik bere bilakaera izan duena eta aldian behin berrikusten dena. Azken urteetan genero ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketaren estrategian zehaztu dena. Eta 2019an, sexu-jazarpeneko, sexuan eta sexu-orientazioan oinarritutako jazarpeneko egoeretan prebentzioa lantzeko eta esku hartzeko Protokoloan. 2020an genero estrategia ebaluatu genuen eta 2022an Genero Berdintasunaren aldeko V. Plana onartu dugu.

Esaten eta egiten ditugunetan ikusi behar den beste baloreetako bat ingurugiroarekiko errespetua dela identifikatu dugu, 2016an berariazko politika bat landu genuen.

Koherentzia pertsonen lan baldintzetan ere islatu behar dela uste dugu, horregatik hitzarmen kolektibo propioa daukagu egun diren lan eskubideak hobetzen dituena.

Euskadiko GGKEko Koordinadoraren parte gara, hortaz, bere Jarraibide kodea onesten dugu.