Mugarik Gabetik Formakuntza Proposamen hau prestatu dugu, bi helburu nagusirekin. Alde batetik, beharrezkoa eta premiazkoa den eraldaketa sozialari beste ekarpen bat egiteko desberdintasun sozialak eta bidegabekeriak nagusi diren eredu honetan. Bestalde, hausnarketarako eta eztabaida kolektiborako espazioak sortu nahi ditugu, izan ere, ezinbestekoak dira geure eta zeuen lana hobetzeko. Azken batean, gogoetak, salaketak eta bidezko alternatibak partekatzeko tresna da ere da formakuntza.

METODOLOGIA: Ikastaro eta tailer guztietan metodologia parte-hartzaileak planteatuko dira, beraz, talde ez oso handiak izatea gomendatzen da. Azalpen-tarteak txandakatuko dira aztertutako elementuak eztabaidatzeko edo praktikara eramateko beste espazio batzuekin: talde-dinamikak, talde-lana… Metodologiak aukeratzean berariaz zainduko da emakume eta gizonen arteko berdintasunezko parte-hartzea.

NORI ZUZENDUA: aldatzen da tailerren arabera, baina, batez ere, elkarteei, GGKEei eta gizarte-mugimenduei zuzenduta daude, baita unibertsitateko edo antzeko mailako ikasleei ere.

IRAKASLEAK: Mugarik Gabeko lantaldeko pertsonak izango dira, gai bakoitzarekin lotura zuzena, ibilbide luzea eta esperientzia handia dutenak.

HIZKUNTZA: Eskaintzen diren ikastaroetako batzuk, ez guztiak, gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira; galdetu aldez aurretik, premiaren arabera.

IRAUPENA ETA SALNEURRIAK: Saio bakoitzarentzat 2 eta 4 ordu tarteko iraupena proposatzen dugu, baina aukera eta behar desberdinetara moldatu gaitezke. Salneurriak galdetu ditzakezu, deskontuak ditugu 2 tailer edo gehiago direnean. Behar desberdinetara egokitzen gara eta gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu eskaera bereziren bat edo iraupen luzeagoa duen zure neurrira egindako tailer edo ikastaro bat behar baduzu.

Gainera, formakuntza hau FUNDAEren bidez finantzatu daiteke. Zure erakundeak edo enpresak laguntza behar badu kudeatzeko, galde iezaguzu. Informazio gehiago HEMEN

Jar zaitez gurekin harremanetan:

xabi@mugarikgabe.org – 943 44 59 77

Eskaintza osorik honako dokumentuan: