Mugarik Gabek jendarte eraldaketarako prozesuen aldeko apustua egiten du lankidetza eta elkartasunaren bitartez, Boliviako, Kolonbiako, Kubako, El Salvadorko, Guatemalako eta Nikaraguako 12 antolakunderekin batera.

Konpromiso horretan ezinbestekoa da Giza Eskubideen ikuspuntua mantentzea, lankidetza laguntza-zerbitzu soil-soiltzat zuten ikuskerak eta besteen gainean aberastutako jendarte eta herrialdeen erantzukizuna aitortu gabekoak atzean utzita.

Garapen prozesuei zentzu zabalean babesa emateak, jendarte zibileko antolakunde eta mugimenduak indartu behar dituela uste dugu. Horiek dira jendarte horietako adierazpen antolatuak, ezin hobeki ezagutzen dituzte bizi baldintzen hobekuntzarako nahiz euren eskubideen gauzatzerako ahultasun eta beharrak, azken finean, beraiek dira eraldaketa sozialerako eragile politikoak.

Bolivia

El Salvador

Guatemala

Kolonbia

Nikaragua