Laura Carrasco Gutierrez datorren astean etorriko dela aprobetxatuz, hainbat lekutan izango gara Babes Feministaren eredu integralean sakontzen.

Laura Carrasco, Mexikoko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionalean arriskuan dauden kazetariei laguntzeko estrategiaren arduraduna, herrialdeko estatu ezberdinetako emakume defendatzaileen eta kazetarien artikulazio zibilerako gune bat da,  lanagatik eta genero baldintzagatik jasaten dugun indarkeriari aurre egiteko.

Sarea Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de Derechos Humanos-en parte da, eta  babes feminista bultzatzen du. Eredu horren abiapuntua da defendatzaileen lanak eragindako indarkeria hertsiki lotuta dagoela eta genero-diskriminazioaren eraginpean dagoela aitortzea, eta gizarte-sare indartsu bat sortzea bilatzen du, defendatzaileen ekarpenak eta babes-behar espezifikoak aitortzeko, babeserako zerbitzuak eta baliabideak emateko eta haien ahalduntze-prozesua indartzeko.

Asteartean, hilak 24, Agurainen izango gara, 18: 30ean, Babes Integral Feministari buruzko tailer batean.

Asteazkenean, hilak 25, Kanpezun, 17: 30etan, hitzaldia izango da: “Mesoamerikako Eskubideen Defendatzaileak, Babes Integral Feminista kriminalizatu baten aurrean”.

Ostegunean, hilak 26, Ribabellosan, 18: 30ean, hitzaldia izango da: “Mesoamerikako Eskubideen Defendatzaileak, Babes Integral Feministaren aktibismo kriminalizatu baten aurrean”.

Horietakoren batean parte hartzera animatzen zaitugu.