Memoriak iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko haria ezartzen du, oraina interpretatzen eta gure etorkizuna bideratzen lagunduz. Hortik abiatuta, indarkeria matxista egoerei aurre egiten dieten emakumeen ahotsak jasotzea proposatzen du, gure memorian inskribatu daitezen, gogoan izan ditzagun eta iraganaren eta orainaren irakurketa kritikoa egin dezagun, etorkizuneko proposamen alternatiboak eraikitzeko.

Memoria kolektiboa analisi feminista batetik berregitea jendartearen eraldaketan laguntzen duen prozesua da, indarkeriazko gertaerak ez errepikatzeko oinarriak jarriz. Era berean, beste ahots batzuen esperientzia eta bizipenak entzun eta sinesgarritasuna emateak, boterea dutenek gertaeren gainean inposatzen duten diskurtsoak dakarren indarkeria sinbolikoa arintzen du.

Indarkeria matxisten biktimen memoria eta erreparazioari buruzko ahotsak” hainbat ekarpen eta esperientziatatik, gure memoria kolektiboaren parte izango diren narratibak eraikitzeko beharrari heltzen dio. Indarkeria horien biktima diren emakumeen erreparaziorako beharrezko urratsa. Bideo hau eskubide horietan sakontzen jarraitzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Arloaren laguntzarekin egin dugu.

2020ko urriaren 22 eta 23an Memoria Eraikiz jardunaldiak antolatu genituen, eta bertan, indarkeria matxisten aurkako borrokan justizia, egia eta erreparazioa behar direla adierazi zen.

Jardunaldi horietatik argitalpen bat egin dugu, eta zuen eskura jartzen dugu esteka honetan:

Hurrengo esteketan, egun haietan aurkeztu ziren mahaietako bideoak ikus ditzakezu.

Luz Maceira eta Maria Naredo: Indarkeria matxistaren biktima eta biziraun duten emakumeen memoria eta erreparazioa. Zertaz ari gara?

Cristina Fallarás: Memoria kolektiboa eraikitzeko kontakizunei buruz hitz egitearen garrantzia

Arantza Urkaregi, Olatz Dañobeitia, Anabel Sanz eta Nerea Villa: Ekitaldi sinbolikoak, memoria tokiak eta emakumeak historian ikusaraztea.

Bizitu, Goizargi eta Guerreras: Biziraun duten emakumeen elkarteen lana. Esperientziak eta aldarrikapenak.

Alejandra Miller, Amandine Fulchiron eta Angélica Naranjo: Bizitza istorioak, justizia egiten duten jaialdiak eta emakumeen aitortza.

Hurrengo bideoetan memoriaren inguruko jardunaldietan jasotako memoria eta erreparazio  sozialeko hiru esperientzia aurkezten dira.

Gema eta Mónica del Rey (Art Al Quadrat): “Jo Sóc. Memòria de les rapades” proposamen artistikoa.

Olatz Dañobeitia (Foro Sozialeko Lantalde Feminista): “Nik sinisten dizut” ekimena.

Yolanda Torres (Guerreras elkartea): Euren ahotsak entzuteko beharra.

Gaian sakondu nahi baduzu, bideo hauek ikustera anima zaitez:

Luz Maceira: Kontakizun gehiago jasotzen dituen jendarte parekideago bat.

Maitena Monroy: Biziraun duten emakumeen ahotsa jaso erreparazio prozesuetan aurrera egiteko.

Nerea del Campo: Biziraun duten emakumeen ahotsen garrantziaz, jendarteak kontakizun hauei ematen dien tokiaz eta hedabideek jokatzen duten paperaz.

María Naredo: Mugimendu feministak erreparazio eskubidearen aldarrikapena bereganatzeaz.

Rita Segato: Estatuek emakumeek diotena entzuteko duten ezintasunaz.

Lidia Ruiz: Asfalto arteko loreak, 28 emakumeren bizi istorioetan oinarritutako ikerketaren azalpena.

Gloria Guzmán: Trantsiziozko justizia genero ikuspegi batetik begiratzeko beharraz.

Alejandra Cartagena: Campo Algodonero kasuko feminizidioengatik Mexikoko Estatuaren kontrako sententziaren inguruan.

Inmaculada Mata: Indarkeria matxistari biziraun dioten emakume taldeen lanaz.