Ama Lurra, militarizatua, setiatua, pozoitua, (…), ekintzara pasatzea eskatzen digu.
Berta Cáceres
Ekintzara pasatzeagatik hain zuzen ere lapurtu zioten bizitza Berta Cáceres-i. Natura defendatzen duten beste askori bezala.
Izan ere, Krisi Klimatikoaz eta ekintzara pasatu beharraz iadanik horrenbeste hitz egiten denean, oraindik gaur egun Lurra eta bertan bizi garen izaki ororen eskubideak defendatzeak, bizitza propioa arriskuan jartzea dakar berekin.
Alegia, bizitza jokoan Bizitza bera defendatzeagatik.
Ekosistema asko arriskuan daude, klima larrialdiak, deforestazioak, meatzaritzak, habitaten suntsipenak, neurri gabeko industrializazioak edota ingurugiroaren degradazioak eraginda.
Larrialdi klimatikoaren aurren aritzeko denbora amaitzen ari da eta pertsonen BIZITZA, LURRA, eta ESKUBIDEAK jokoan daude.
Guzti horren inguruan hitz egin nahi dugu martxoak 1, 2 eta 3 Bilbon ospatuko dugun Bizitza Jokoan Kongresuan. Eta ikuspegi desberdinetatik abiatu nahi dugu: Giza eta Naturaren eskubideak defendatzen dituzten pertsona eta kolektiboena, politikariena, zientzialariena, ekintzaile sozialena eta kazetari zein komunikatzaileena. Eta noski, mahai gainean jarri ere borroka asko martxan daudela eta batu gaitezkeela.
Laguntzaileak:
IM-Defensoras – Iniciativa Mesoamericana de Mujeres Defensoras de DDHH
ISF – Mugarik Gabeko ingenieritza
Asociación Maya UK’UX B’E
ZEHAR – Errefuxiatuekin
CEFREC – Fundación para el Desarrollo de la Comunicación Intercultural
Deustuko Unibertsitatzeko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutoa
ODAL – Observatorio de Derechos de América Latina
Babesleak:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Bizkaiko Foru Aldundia
Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea