Emakumeen eskubideak ez dira negoziagarriak
Hobeto gaudela saldu nahi digute. Baina klase politikoaren isiltasun minutu sinbolikoak gainditzeko asko dago egiteke. Indarkeria matxista eta desberdintasunaren aurkako borroka eta ikuspuntu feminista duten kalitatezko baliabide eta neurriak zehatzeko garaia da. Horregatik eta askoz gehiagogatik ere, gaur azaroak 25, Mugarik Gabetik animatzen zaituztegu kaleetan berriro elkar ikustera.