2019 Mugarik Gabeko memoria

2020-08-19T21:47:07+02:0008/07/2020|

Gure artean ditugu 2019ko memoria, hemen eta Latinoamerikako bazkideekin iaz egin dugun guztia azalduta, bai eta aliantzak, sareak, testuinguruak eta, urtero bezala, kontuen errendimendua ere. Aurten, bideo memoria batekin, kontatutako guztia irudietan ere jasotzeko.

Hemen dago Errenta Aitorpena eta … ERAGOZPEN FISKALA

2020-04-02T13:51:24+02:0002/04/2020|

Apirilean gaude jada, eta nahiz eta konfinatuta egon, gauza batzuek bere bidea jarraitzen dute, hala nola Errentaren Aitorpena. Horregatik azaltzen dizugu nola egin eragozpen fiskala, hau da, sozialki bidegabeak eta/edo kaltegarriak iruditzen zaizkigun partidak finantzatzen laguntzeari uko egitea, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatiben eraikuntzan lan egingo duten beste herri-ekimen batzuetara bideratzeko.

Oparitu nahi duzu? Denbora oparitu!

2019-12-17T10:17:32+01:0017/12/2019|

“TipiTapa Bagoaz: Bizitza Iraunkorrietarantz” kanpainak Gabon desberdin baten alde egiten du, behintzat ez hain kontsumista. Horregatik Bilboko kaleetara aterako da abenduaren 19an, osteguna, herritarrei gogorarazteko badagoela beste modu bat data hauek planteatzeko, gero eta gehiago kontsumo konpultsiboari loturik daudenak. Etorri Abenduaren 19an, Kale Nagusiko El Corte Ingleseko ondoko espaloian. goizeko 11:00 etan

Enpresa transnazionalak eta Ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen eskubideak. Guatemalako kasua

2019-12-12T10:58:33+01:0012/12/2019|

Enpresa multinazionalei eta ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ingurumen-eskubideei buruzko argitalpen berria dugu webgunean, Guatemalan zentratua. Nazioz gaindiko enpresek eskubide horiek baliatzearen aurrean duten erantzukizunaz hitz egitea harreman oso gatazkatsuari buruz hitz egitea da. Artikulu honetan maitasun idilio honen aktore nagusiak ezagutu eta aitortuko ditugu.

Guatemala: errealitateak, borrokak eta alternatibak

2019-10-10T16:43:13+02:0010/10/2019|

Guatemalan Bizitza Jasangarrien inguruan esperientziak trukatzeko egindako topaketak jasotzen dituen dokumentalaren emanaldia. Sebastiana Par K’iche’ herriko emakumearekin eta bertara bidaiatu zuen euskal delegazioarekin eztabaidatzeko aukera.

100 elkarteek baino gehiagok deialdia egiten dute Klimaren aldeko Mundu Mailako Grebarekin bat egitera

2019-09-13T15:21:04+02:0013/09/2019|

Jendarte zibileko elkarte eta kolektiboek herritarrei deialdia egiten diete, etorkizunaren, planeta bizi baten eta bidezkoa den mundu baten defentsan, datorren irailaren 27ko mundu mailako greba babestu eta berarekin bat egin dezaten.

Go to Top