Aztertu, Aldarrikatu eta Aritu
Bizitza Jasangarriak era errazago, labur eta pertsona guztiek ulertu ahal izateko modu atseginago batean.
Bizitza Jasangarriak era errazago, labur eta pertsona guztiek ulertu ahal izateko modu atseginago batean.
Elkartasunak lagundu egiten digu Lucía, Aintzane eta Itzelen bizitzak desberdintasun komunen kausekin lotzen, eta pandemiaren testuinguru horretan elkarrekin pentsatzen, aukera bidezkoagoak guztientzat.
Irailean Arabara itzuliko gara Memoria Erakizekin. Indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeen ahotsak Agurain eta Kanpezuko herrietan zabalduko da oraingoan.
Hauteskundeak gainean izanik, berriro ere plazaratzen dugu egin genuen indarkeria matxisten aurkako borrokarako gomendioen dokumentua.
Gure artean ditugu 2019ko memoria, hemen eta Latinoamerikako bazkideekin iaz egin dugun guztia azalduta, bai eta aliantzak, sareak, testuinguruak eta, urtero bezala, kontuen errendimendua ere. Aurten, bideo memoria batekin, kontatutako guztia irudietan ere jasotzeko.
Estatu espainiarreko sei koordinakundek, federazioek eta sarek, nazioarteko elkartasun eta lankidetzarako beste 40 erakundez gain, honako komunikatu hau sinatu dugu, herri indigenen egoeraz kezkatuta, COVID-19 pandemia delakoaren testuinguruan.
Apirilean gaude jada, eta nahiz eta konfinatuta egon, gauza batzuek bere bidea jarraitzen dute, hala nola Errentaren Aitorpena. Horregatik azaltzen dizugu nola egin eragozpen fiskala, hau da, sozialki bidegabeak eta/edo kaltegarriak iruditzen zaizkigun partidak finantzatzen laguntzeari uko egitea, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatiben eraikuntzan lan egingo duten beste herri-ekimen batzuetara bideratzeko.
Hormak gurutzatzeko modu berriak aurkitu eta sortzeko beharrean gaude. Ez dugu onartuko isolamenduak elkar aurkitzeko, sareak ehuntzeko eta indarkeriei eta desberdintasunei erantzuteko ditugun gaitasunei mugak jartzea, salatzen eta laguntza-sareak sortzen jarraituko dugu.
Ados, zilborrari asko begiratzeko egunak dira, gure gertuko jendeaz kezkatzeko, gure familiez. Baina atzo arte munduan bidegabe gertatzen zena eta gaur egun ere hor dirauena ezabatu ezin duten egunak ere badira, nahiz eta informazio konstante eta monotematikoak koronavirusaz haratago ezer ez dagoela pentsatzera garamatzan.