Legegintzaldi honetan, Gobernuaren eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdiek indarkeria matxisten aurkako borrokan legediaren markoa egin edo egokitzeko konpromisoa hartu zuten. Konpromiso hau legegintzaldiaren amaierara baztertu eta azkenean, aurrera eraman ez dela ikusi ondoren, hurrengo legegintzaldiari begira, adierazi nahi dugu konpromiso irmoak edukitzearen beharra, emakumeen Giza Eskubideak ez daitezen bigarren mailan geratu eta horretarako ebaluatu daitezkeen neurri zehatz eta gardenak bermatzea.

Mugarik Gaben urteak daramazkigu, indarkeria matxisten aurkako apustu zehatza egiten mugimendu feministarekin aliantzan. Urte hauetako ikaskuntza desberdinek indarkeria matxisten aurkako borrokarako gomendioen dokumentu bat eraikitzera eraman gintuen, hauteskundeak gainean izanik, berriro ere plazaratzen duguna www.mugarikgabe.org/violenciasmachistas/eu/2019/06/18/indarkeria-matxisten-kontrako-proposamenak-2019/

Era berean, bizi dugun testuingurua ezin dugu alde batera utzi, zeinak pertsonen bizitzaren esparru guztietan ondorioak dituen, batez ere kolektibo zaurgarrienetan. Ez dugu ahaztu nahi zeharkatzen ari garen egiturazko krisi honi aurre egiteko hartzen diren neurriak ikuspegi feminista batetik planteatu behar direla, mugimendu feministak eta beste kolektibo sozial batzuek aspaldi aldarrikatzen daramaten moduan. Hau horrela egiten ez bada, desberdintasun arrakala areagotu baino ez da egingo, eta emakumeok are urrunago izango ditugu subjektu aktibo gisa, berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko eskubideak gauzatzeko aukera.