Bizitza Jokoan kanpainarekin jarraitzen dugu, martxoko kongresuaren ondoren, bertatik atera zen dekalogoarekin atxikimendu kanpaina bat burutu dugu eta orain eragin politikoko prozesu bat aurrera eraman nahi dugu aurrera bai hemen eta bai estatu mailan. Horretarako esan bezala Dekalogoa izango da tresna nagusia, berau prozesu honetan parte hartu dugun 7 elkarteen ekarpenekin osatu zen eta ondoren beste 54 kolektibo eta sareek bat egin dute.

Dekalogoak “HERRIENTZAKO ETA PLANETARENTZAKO BIZITZA DUINBATEN ALDE” du izena eta, bizi dugun krisi ekosozial honen aurrean, pertsonen bizitza, herrien bizitza eta Natura bera erdigunean jartzeko aldarrikapenak eta proposamenak jasotzen ditu.

Dekalogoa hemen irakurri dezakezue