Mugarik Gabe-k, SETEM Hego Haizea-k eta REAS Euskadi-k bultzatu dute, eta Colectiva XXK-k lagundu du.

Prozesua hiru saiotan antolatu zen. Talde dinamizatzailetik arreta handia jarri genion barne lan honi guztiari, badakigulako ez duela bakarrik egiten duguna axola, baizik eta nola egiten dugun.

Alde batetik, lan-politika feminista bat fase edo une guztietan defini dezaketen elementuak elkarrekin ezartzen saiatu ginen: profilen hautaketa eta definiziotik, kontrataziotik, lan-baldintzetatik eta erakundean pertsona horrek duen lan-ibilbidetik hasi eta lan-harremana amaitu arte. Bestalde, hausnarketa horiek praktikarekin eta parte hartzen duten erakundeen esperientzia zehatzekin lotu genituen. Azkenik, erakundeek garatutako tresna espezifikoak partekatu genituen, betiere ikuspegi feminista hobeto integratzen saiatuz. Gure ustez, elkartrukerako espazio horiek oso baliagarriak dira erakundeak hazteko, eta erakundeek, beste esperientzia batzuk erreferentziatzat hartuta, beren errealitatera egokitutako tresnak garatu ahal izateko.

Horrela, kontratatutako pertsonen bizitza uneen arabera antolatu genituen saioak, eta horietan guztietan honako alderdi hauek konbinatzen saiatu ginen: hausnarketa teorikoagoa, tresnak partekatzea eta taldean eta talde-eraikuntzan lan egitea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu prozesu honetan parte hartu duten erakunde eta pertsona guztiei eta REAS Euskadiko erakundeei: Kidenda, Errotik, Equipare, Gaztaroa Sartu, Bidegintza, Goiztiri, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Hegoa, Totem MT, Zabaltzen Sartu eta Goiener. Eta saretik kanpoko erakundeei, Euskadiko GGKEen Koordinakundeari eta Bizilurri, beren ibilbidea eta gogoetak gurekin partekatu dituztenei. Eskerrik asko guztioi. Bidean aurrera egiteko ideiak eta proposamenak ditugu. Topo egiten jarraitzea espero dugu (laster). Izan ere, bakarrik ezin dugu, eta ez dugu nahi beti dena askoz hobea da, eta zentzu handiagoa du ondo lagunduta bizi bagara.

HEMEN duzu eskuragarri

*Argitalpena momentuz gaztelaniaz baino ez dago eskuragarri, barkatu eragozpenak