Uztailean zehar Giza Eskubideen alde aritzen garen nazioarteko hainbat eragile SOS COLOMBIA misioan parte hartzeko elkartu ginen Kolonbian.

Misio honek Kolonbiako Preso Politikoekiko Elkartasun Batzordea Fundazioa (CSPP), Forjando Futuros Fundazioa (FFF), Herri Ikerketa eta Hezkuntza Zentroa/Bakearen Aldeko Programa (Cinep/PPP), Garapenerako eta Bakerako Azterketen Institutua (Indepaz), Corporación Jurídica Libertad (CJL), Justizia eta Bakearen Elizarteko Batzordea (CIJYP), Askatasunaren Aldeko Kanpaina Guztiontzako Helburuan eta, Giza Eskubideen aldeko plataforma ezberdinen; Gizarte-erakundeen eta kidekoen aliantza, Kolonbia Europa Estatu Batuen arteko koordinazioa (CCEEU) eta Giza Eskubideen, Demokraziaren eta Garapenaren Kolonbiako Plataformaren (PCDHDD) deiari erantzunez; PARO NAZIONALAREN baiten bizi zen arrisku eta indarkeri testuingurua aztertzea, testigantzak jasotzea eta, ondoren nazioarte mailan, egoera hauek berriz gertatu ez daitezen inzidentzia egitea izan zuen helburu. Honekin batera, Kolonbiako estatuaren aldetik biztanleen eskubideen bermea aldarrikatu nahi izan zen.

Txostena bukaturik, jendartzean zabaltzera gatoz, erabil ezazue berau, bertan salatzen eta jasotzen diren eskubide urraketak; erailketak, baiketak, jazarpenak, desagerpenak, bortxaketak, torturak… berriz gerta ez daitezen Kolonbian ezta munduko beste edozein tokitan.