Hamarkada berriarekin, aldizkari bat aurkeztu nahi dizuegu. Hain zuzen, Mugarik Gabe-n (Prensa Comunitaria eta APCBolivia-ren babesarekin) pasaden urtean idatzitako artikulu bilduma da, 2019. urtean Latinoamerikan gertatutakoari buruzkoa. Argitalpenaren helburua ez da soilik iragan hurbilaren oroigarria izatea; horrez gain, etorkizun itxaropentsu baten abiapuntua ere izan nahi du, non herrien eta mugimendu sozialen borrokaren bidez errealitate bihurtuko diren justizia soziala, demokrazia, ekitatea eta Abya Yalako pertsonen eta herrien duintasuna. Irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, eta interesa izan dezakeen edozein pertsona edo kolektiborekin partekatzera ere bai.

America Latina 2019, urte bat gehiago