Gaur egungo testuinguru globalean, aldaketa klimatikoa, zaintza eta ekologia krisiak eta ezarritako bide ekonomiko, sozial eta politikotik ateratzen direnekiko errepresioa dira nagusi. Horren aurrean, inoiz baino beharrezkoa da eraldaketa sozialaren alde egiten dugun erakunde eta mugimendu sozialak elkartu eta Bizitza erdigunean jartzen duen sistema bat aldarrikatzea eta martxan jartzea. Gaur nagusi den sistemak etengabeko hazkunde ekonomikoa, kontsumismoa eta pertsona gehienen -batez ere emakumeen- esplotazioa du oinarri; guk aldarrikatzen dugunak, ordea, Bizitzaren zaintza jartzen du ardatz moduan.

Horretarako ezinbestekoa da testuinguru eta errealitate desberdinetako elkarte eta mugimendu sozial horiek elkar ezagutu eta esperientziak elkarbanatzeko guneak sortzea. Izan ere, nahiz eta esan bezala errealitate desberdinak izan, sistema eta botere talde berak daude bidegabekerien atzean eta arazo globalei erantzun globalak eman behar dizkiegu. Hori guztiak Bizitza zaindu eta danontzako eskubide berak bermatzen dituen sistema bat eraikitzen joateko.

Zentzu horretan eta helburu handi hori gauzatzeko gure ale txikia landatu nahian, “Tipi-Tapa Bagoaz” kanpainaren baitan, ekainaren 29an Euskal Herritik lan-talde bat joango da Guatemalara ekainaren 29an eta bertan egongo da uztailaren 7rarte. Talde honetan elkartasunaren eta eraldaketa sozialaren alde lan egiten duten zenbait elkarte eta mugimenduetako kideak joango dira: Mugarik Gabe, Calcuta Ondoan, Mugarik Gabe ko Ingeniaritza, Mugarik Gabeko Ekononomilariak, Feminismos Desazkundea eta Saretuz Sarea. Guatemalan Nikaraguako Xochilt Acatl elkarteko kideak ere batuko dira taldera.

Bidai honekin elkarren artean ikasi eta ezagutzak trukatzeko guneak sortu nahi dira, bai Latinoamerikan eta bai Euskal Herrian Bizitza Jasangarrien alde lanean diharduten kolektibo, elkarte eta mugimendu sozialen artean. Beti ere feminismoa eta bizitze onaren ikuspegitik eta nagusiki kanpainak ardatz dituen lau eremuetan: trantsizio energitikoa, elikadura burujabetza, ekonomiaren birlokalizazioa eta pertsonen zaintzak.

Bertan Guatemalan honako kolektibo eta elkarteekin izango dira hartu-emanak:

– “Consejo Nacional de Tejedoras”, emakume mayen elkartea. Euren diseinuak babestu eta “jabetza intelektual kolektiboa” aitortzen duen lege baten alde borrokan daude.

-AFEDES, elikadura burujabetza lantzen duten emakume talde indigena

– AGIMS, zementu-fabrika baten aurrean euren lurraldea defendatzeko borrokan dauden emakumeen elkartea

– ASECSA, Ondo Bizitzearen ikuspegitik lan egiten duen erakunde maya, batez ere osasun baliabideak eskuratzeko aukera gutxi dituen landa eremuko populazio indigenarekin.

– CALDH, jakintzen trukerako eskola bat eta liderren formakuntza soziala eta politikoa ematen duen Gunea, beti ere elkarteak indartu eta eskubide kolektiboak defendatzeko bidean.

– Megaproiektu haundien (meatzaritza, agronegozioa, hidroelektrikak…) aurrean, euren eskubideak eta Ama Lurra defendatzeko erresistentzian dauden komunitateetara ere bisitak egingo dira.

– Elikadura burujabetzarekin zerikusia duten ekimenak aurrera eramaten ari diren komunitateak

Bidaian gertatzen den guztia gertutik jarraitu ahal izango da Mugarik Gabe, Desazkunde eta Bizitze Ona sarearen eta bidaiatzen duten kolektiboen sare sozial eta webguneetatik, hagstag hauekin: #GuatemalaSOStenible #TIPITAPAbagoaz.

Bidaiatik bueltan, bidaiatzen duten pertsonek euren kolektiboetan konpartitu ahal izango dute bertan bizitakoa, dokumental txiki bat konpartituko eta hedabide desberdinetan elkarrizketatuak izango dira ere.