Maiatzaren 26ko hauteskundeetan aukera berri bat dugu hurbilago ditugun politiken norantza zehazteko, gugan eragin handiena dituenak, hain zuzen ere, politika europarrak ezin ahaztuz.

Euskadiko GGKEen Koordinakundetik ikus-entzunezko kanpaina bat aurkezten dugu elkartasuna bozkatzeko 10 egunetan zehar 10 arrazoi partekatuz. Hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdi politikoei aurkeztutako lankidetzako politika hobetzeko 8 konpromiso baita ezagutarazten ditugu ere.

Euskaditik mundura: garapenerako lankidetzako politika hobetzeko 8 konpromiso

1.- Hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdi politikoei Euskadiko lankidetza-politikak defenda ditzatela beren hauteskunde-programetan eskatzen diegu.

2.- Idatziz jar dezatela nazioarteko lankidetzara bideratuko dutela erakundearen aurrekontu kontsolidatu osoaren % 0,7 edo aurrekontu hori handituz joango direla, agintaldiaren amaieran ehuneko horretara iritsi ahal izateko. Gainera, datu horiek herritarrentzat eskuragarri egon daitezela, eta ulergarriak izan daitezela.

3.- Nazioarteko lankidetzako politika har dezatela politika publiko finkatu eta iraunkor gisa, gorabehera politikoen eraginetik kanpo, eta elkarlanean indartu eta gauzatu dezatela gizarte zibileko erakundeekin, haien berezitasuna eta balio erantsia aintzat hartuta.

4.- Eraldaketa sozialerako hezkuntzaren alde egin dezatela, kontuan hartuz komunikazioa, prestakuntza, mobilizazioa eta eragina.

5.- Gure herri eta hirietara datozen migratzaileei lagun diezaietela, harrera-programa eraginkorren bidez eta Gizarte Ekintzaren barruan. Elkartasun ekimen hauek ez dituzte lankidetza-arloetako baliabideak gutxituko.

6.- Garapenerako politiken koherentzia bultza dezatela gobernu-ekintzaren barruan, pobreziari eta desberdintasunei aurre egitean arazoaren kausei helduz eta ingurumena errespetatuz, Nazio Batuen 2030erako Agendak dioen moduan.

7.- Bolumen edo kudeaketa-ahalmen handiko erakundeetan, berma daitezela benetan parte-hartzezkoak diren guneak, gizarte zibil antolatuaren ahotsa entzun dadin.

8.- Baliabide gutxiko udalerri txikietan, gure gomendioa da garapenerako GKEekin eta tokiko elkartasun-taldeekin lan egitea, Hegoaldeko herriekin senidetzea eta, adibidez, dirua bideratzea Euskal Fondoaren bitartez.

Bada garaia alderdi politikoek beren politiken erdigunean pertsonak jartzeko, eta bete ditzatela nazioarteko lankidetzaren arloan hartutako konpromisoak. Giza eskubideak, edo denontzat dira, edo ez dira giza eskubideak.

Hauteskunde hauetan, elkartasuna bozkatu! 10 egun, 10 arrazoi elkartasuna bozkatzeko:

Sare sozialetan partekatu: #ElkartasunaBozkatu2019