Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido (ZK) –SETEM HEGO HAIZEA, MEDICUSMUNDI ARABA eta MUGARIK GABE GGKEak direla partzuergoko kideak– “Zeinek  zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du.

Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, bai bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa izango den zaintza-sistema baten beharra aldarrikatzea.

Nolako zaintza-kontsumoa egiten dugu gure hirian? Gure kontsumoa arduratsua da ala desparekotasunak betikotzen laguntzen du? Nork egiten dituzte zaintza-lanak? Lan hori, berriz ere, emakumeen esku uzten dugu? Zer rol jokatzen du sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkalak eredu horretan? Halako lan horiek ikusgai jartzen dugu ala bizitzarako funtsezkoa den arlo hori ezkutuan atxikitzen laguntzen dugu?

Ikerlan honen bidez, lehen hurbilketa bat sortu nahi dugu, zaintzaren eta kontsumoaren esparruan naturalizaturik daukagun errealitate eguneroko, ikusezin batera. Ikusgai bihurtu nahi dugu etxeetako zaintzan lan egiten duten ehunka emakume “ezkutu”ren egoera. Eta horretarako, Vitoria-Gasteizen bizi diren hainbat adin, nazionalitate eta egoeratako 30 emakumeren esperientziak eta lekukotasunak bildu ditugu, guztien ezaugarri dela sektorean lan egitea edo lan egin izana.

ZKn espero dugu ikerlan honetan parte hartu duten hogeita hamar emakumeen lekukotasunak tresna baliagarri bat izatea, hiriko eragile sozialek zaintzaren antolaketa sozial bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa susta dezaten.

Deskargatu hemen