Donostiko kontsumo arduratsurako sarea den Saretuzek zaintzak ardatz izango ditu aurtengo jardunaldietan. Norbanakoa, kontsumo azkarra eta lehiakortasuna nagusi diren sistema honen alternatiba gisa, jardunaldi hauetan komunitarioa dena, zaintzak eta kontsumo arduratsuarekin duten harremana jorratuko dira.  Ekimen ezberdinak ezagutzeko aukeraizango dugu.

Jardunaldiak doakoak dira, baina izena ematea gomendatzen dugu telefono honetara: 943-453526

+ INFO: www.saretuz.eus

EGITARAUA

TOKIA: Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea.Mandasko Dukearen pasealekua, 66. 20012 Donostia-San Sebastián

Irailak 14 ostirala (17:00)

Mahai-inguruak, “Zaintzak plazara hobeto bizitzeko”. Gonbidatuak: Assumpta Ayerdi  –  Nerea Galdona  –  Marina Sagastizabal

Hiru ardatz nagusi planteatuko ditugu: Ekonomia feminista, zaintzailearen papera eta Komunitate Inklusiboak.

Irailak 15  (10:30)

Tailerra .Ekimenak ezagutzeko saioa.

Oinherri: Haurren kultura aitortzen duten beste aisialdi, hezkuntza eta hiri zein herri ereduak sustatzea helburu duen sarea da. Beti ere parte-hartzea, euskara, aniztasuna, parekidetasuna, auzolana eta ingurune natural zein kulturalaren zaintza oinarritzar hartuz.

Portal Solidario: Gure herri, auzo eta batez ere atarietan egindako lanaren bitartez, Gurutze Gorriak bultzatutako ekimen honek “auzotasun onaren” zentzua eta bizilagunen osasun komunitarioa berreskuratzea du helburu. Horretarako bizilagunen arteko eztabaida eta elkar-laguntza sustatzen ditu.