Apirilak 12, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean.

Ostegun honetan Bizimodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia partekatuko dugu Ekologia Sozial eta Politikorako jardunaldietan.

Herri-auzitegiak Giza Eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko helburua duten jendarte zibileko erakundeen estrategia bat dira.

Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz.

Otsailaren 23 eta 24ean Bilbon ozpatu zen Herri-Auzitegian 8 kasu esanguratsu aurkeztu ziren honako eskubide hauen urraketak salatuz:

  • Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea.
  • Bizi-maila duin baterako eskubidea.
  • Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea.
  • Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideetarako eskubidea.

Apirilaren 12an Loiolako Kultur E

txean 18:30etan egingo dugun saio honetan Herri-Auzitegiaren esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Tribunalari buruzko informazio gehiagorako:  http://www.tipitapabagoaz.info