Mugarik Gabek landa-eremuko emakumeen antolakundeak babesten ditu, horiek diskriminazioa eta menpekotasuna ikuspegi integralaren bidez gainditzearen alde borroka egiten dute, bai norbanakoen nahiz kolektiboen eremuan.

Batetik, Xochilt Acalt erakundearekin lan egiten dugu orain 25 urte baino gehiagotik. Nikaraguako Emakumeen Mugimenduko parte den antolakundetzat du bere burua, herri garapenaren eta emakumeen bizi baldintzen hobekuntzaren alde lan egiten du Larreynaga-Malpaisillo udalerrian, Leongo Departamenduan.

1991n sortu zen Orientazio Familiar eta Sexu Heziketako zentroa, ugalketako osasun zerbitzua eskaintzeko, emakumearen egoeraz kontzientziatu eta beraien antolakuntza bultzatzeko helburua zuen. 1993ko erdialdean, bere lan ildoak zabaldu zituen eta horrek ikuspegi integralarekin lan egiteko aukera ematen dio, emakume heldu zein gazteekin eta 45 komunitatetako buruzagiekin. Bere bost programa-sailak hauek dira: Indarkeriaren aurka borrokatu, Hezkuntza, Osasuna, Ekonomia eta Herritarren Parte hartzea.

Bestetik, 2006tik Axayacatl erakundea ere bultzatzen dugu, antolakunde horrek sistema patriarkalak ezartzen dituen botere harreman desorekatuak eraldatzea bilatzen du, botere harreman horiek emakumea askotariko indarkeriak jasateko arriskuan jartzen dute (fisikoa, psikologikoa, sexuala, ekonomikoa, laborala, ondasunekoa eta instituzionala). Zentzu honetan, Masayalanda Departamentuan, Pilas Orientales, Quebrada Honda eta Los López komunitateetako landa-eremuko emakumeen ahalduntze ekonomiko eta pertsonaleko prozesuak bultzatzen ditu eta gune publikoetan genero politikak ezartzeko ahaleginean eragiten du.