Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko denbora agortzen ari da eta jokoan daude pertsonen Bizitza, Lurra eta Eskubideak.

Horretaz ari gara Bizitza Jokoan kanpainan, eta komiki honetan gai horiek islatu nahi ditugu. Istorioa zientzia fikziozko etorkizun distopiko batean hasten da, eta iraganera ere salto egiten du, gure egungo orainaldira, alegia.

Orainaldi horretan gobernu, elite ekonomiko eta enpresa transnazionaletako ordezkariek euren espazio-ontzian beste planeta batera ihes egiten dute Lurraren ia errekurtso guztiak agortu eta gero. Momentu horretan pertsonak, komunitateak eta herriak kolektiboki antolatzen hasten dira berriro ere dena jaio dadin…

Istorioak nola jarraitzen duen jakiteko eta komikia ikusteko klikatu hemen. 

Elizabeth Casillasen gidoia eta Josune Urrutiaren ilustrazioak ditu komikiak.