Koronabirusaren pandemia (Covid-19) eta ezarritako alarma-egoera ikusita, gure funtzionamenduan ahalik eta normaltasunik handiena mantentzen saiatuz, Mugarik Gabek honako neurri hauek hartu ditugu:

– Jarduera publiko guztiak eten edo atzeratuko ditugu, beste abisu bat eman arte. Horien artean, martxoaren 27rako aurreikusita dagoen bazkideen batzarra. Beharrezko baldintzak betetzen direnean, data berriaren berri emango dizuegu.

– Mugarik Gabe erakundeko langileek etxetik egingo dute lan. Horrek ordutegiak eta harremanak izateko moduak alda ditzake. Hala ere, erakundearekin harremanetan jarri behar baduzu, posta elektronikoz egin dezakezu.

– Aurreikusitako bilerak telematikoki egingo ditugu. Ezinezkoa denean, eten edo atzeratu egingo dira.

Solidaritatetik eta guztion onerako, premiazkoa da herritar guztiok neurri egokiak hartzea birusari modu aktiboan eusten laguntzeko. Informazio-iturri ofizialetara jotzea gomendatzen dugu, bai eta sare sozialetan zirkulatzen duen edozein informazio egiaztatzea edo gezurrezkoa bada baztertzea, ez baitute salbuespenezko egoera honen ondorioak behar bezala kudeatzen laguntzen.

Horrelako larrialdi-egoerek, dauden egiturazko desberdintasunak eta bizitza erdigunean jarri behar duten politika publikoak defendatzen jarraitzeko beharra dagoela erakusten dute. Ildo horretan, garrantzitsua da gure gain hartzea gure erantzukizuna, hala nola, aste hauetan biziko garen senitarteko, bizilagun eta pertsonak zaintzea.

Gure Latinoamerikako erakunde-lagunak eta bertako herriekiko dugun kezka ere adierazi nahi dugu. Birusa herrialde batzuetara iritsita dago jada, eta osasun zerbitzuen egoera, desberdintasunak eta indarkeriak ikusita, baliteke han askoz zailagoa izatea aurre egitea. Ez dugu gogoratu gabe utzi nahi “elkartasuna herrien samurtasuna” dela, orain inoiz baino gehiago.

Ulermena eta elkarlana eskertzen dugu. Egoera hau lehenbailehen guztien artean irauli ahal izatea espero dugu. Sare sozialetan aktibo jarraituko dugu, egun hauetan interesatzen zaizkizuen lanak partekatuz.

Besarkada bero bat guztioi!