Argazkia: J. Marcos

Argazkia: J. Marcos

Mugarik Gabe-k Bilbon, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena.

Eusko Legebiltzarra honen inguruko lege berria prestatzen dagoen bitartean, jardunaldien helburua autonomia erkidego, estatu eta Latinoamerikako legeen inguruko hausnarketak eta eztabaidak sortzea da.

Bilbo, 2017ko urriaren 26an.

Mugarik Gabe-k Bilbon, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena. “Jardunaldi hauen helburua, indarkeria matxistarik gabeko bizimodua irudikatzea eta legeek zerbaitetarako balio duten jakitea da”, jakinarazi du Mugarik Gabe-ko kideak, Joana Etxano, gaur goizeko aurkezpenean. “Estatuan eta Latinoamerikan dauden legeak aztertuko ditugu eta proposamenak egingo dira kolektibo sozial eta feministetik”, gaineratu du Rosana Pastorek, Mujeres del Mundo-ko kidea.

Catalunia, Nafarroa, eta 2004tik estatuan dauden legeak aztertuko dira. Gainera, El Salvador eta Brasileko (Convención de Belem do Pará) kasuak ezagutaraziko dira ere. CEDAW-k (Convención sobre la Eliminación de Todas las Formas de Discrimación contra la Mujer) Espainiako estatuari Ángela Gonzálezen kasuarengaitik jarri zion salaketaren inguruan hitz egingo da ere. “Legeek gure bizimoduan eragiten dute eta zer iruditzen zaigun esateko eskubidea dugu”, adierazi du Etxanok.

Mugarik Gabe-k marko normatiboan ez dauden gaien inguruan hitz egitea du helburu eta bizirik irten diren emakumeak eta feminizidioaren konzeptualizazioaz mintzatu nahi dute. Marcela Lagardek, Consejo Civil Asesor de ONU Mujeres-eko kide, Antropologian doktore eta feminizidioetan aditua, jardunaldiari hasiera emango dio ‘Activismo feminista para lograr leyes efectivas en favor de los derechos de las mujeres’ hitzaldiarekin.

Legeak eskasak dira

“Gaur egungo indarkeria matxisten inguruko legeek ez dituzte emakumeen beharrak asetzen eta onartuak dauden legeek ez dute balio beste indarkeri motentzako”, esan du Joana Etxanok. Europako Legebiltzarrean dauden salaketak beste indarkeria desberdinetakoak dira, naturalizatuak daudenak. Gainera, kasu honetan, Espainiako estatuak ez du generoko indarkeria bezala onartzen.

Argazkia: J. Marcos

Argazkia: J. Marcos

Mugarik Gabe-k 2004ko lege hauek salatzen ditu, diru gutxi eta plan gutxi dagoenaren seinale. “Emakume eta kasu asko kanpoan geratzen dira eta gainera, ebaluazioek esaten duten arabera legearen aplikazioa ez da nahikoa.

Azkenik, Joana Etxanok Cataluniako legeak indarkeria matxistaren konzeptualizazioa Espainiakoa baino askoz zabalagoa duela gogorazi du eta Nafarroakoak aspektu berriak sartu ditu, feminizidio hitza edo erreparazioaren ideia bezala.

“Indarkeria matxista Giza Eskubideen bortxakeri hutsa da eta horregaitik, legeak erantzunak emateko ondo erabili behar dira”, amaitu du Mugarik Gabe-k.