cartelBizitza Jasangarri baterako Eraldaketa Jardunaldiak, InteRed-en ZAINTZAK BIZIZ, ERREALITATEA ERALDATU kanpainaren barnean kokatzen dira.
Gaiak: Zaintzen etika, Elikadura burujabetza genero ikuspegiarekin, Zaintza kate globalak, Erantzunkidetasuna
Datak: 2016ko maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean
Tokia: Kutxa Aretoa (Andia kalea, Donostia-San Sebastián)
Partaidetza askea, izena eman ezker
Badakigu gizartea bera dela merkatuak erdigunean jartzen dituena, ordaindua ez den beste ekarpen guztiak bigarren planu
batetan utzita.
Gure ustez Zaintzen Etikatik sustatzen ari diren estrategia eta esperientzia guztiek, hala nola elikadura burujabetzan, bizi
onean, etab. beste harreman botere batzuk praktikan jartzen dituzte, antolaketa kolektikoan, aniztasunaren onarpenean,
sormen mobilizazioan, kooperazioan eta elkarrekiko zaintzetan oinarritutakoak.
Hori horrela izanik emakume ausarten esperientzia desberdinak eta pentsaera marko teorikoak ikusgai nahi ditugu, botere,
behar eta errealitateak eraldatzeko indarra eman diezagun.