Kontsum-Arduratsua

Pasa den asteartean, martxoak 15, Kontsumitzaileen eskubideen nazioarteko egunaren baitan, Saretuz sarean mugikor eta webgunerako aplikazio berria kaleratu genuen. Saretuz, Kontsumo Arduratsuko Donostiako Sarean parte hartzen dugun eragileok.

Duela 5 urte hasi genuen saretuz sarearen ibilbidea. Har geroztik, ugariak izan dira emandako aurrepausoak Donostian beste era bateko kontsumoa eta beste era bateko bizitza sustatzeko: kolektibo asko sarean lan egitea lortu dugu, kale ekintza ugari burutu ditugu, Donostiako Kontsumoaren inguruko ikerketa bat ere, Jardunaldi desberdinak ere gai anitz jorratuz: kontsumismoari alternatibak, kontsumoa eta generoa, kontsumoa eta komunikazioa, kontsumoa eta jaiak…

Kaleratu genuen azkenengo tresna saretuzen egiten dugunlana ezagutzera ematen gaituen bideo izan da.

Orain urrats berri bat emateko garaia heldu da, izan ere Kontsumo Arduratsua herritarrengana gerturatu nahi dugu, euren eskuetan jarri eta horretarako ezinbestekoa da teknología berriak uztartzea. Beste era batera Kontsumitu eta bizitzea erraza izatea nahi dugu, eta horretarako sortu dugu Saretuz web atari eta mugikorrerako mapasaretuz aplikazio berria. Honen bitartez edozein momentutan jakin ahal izango dugu gure sakeleko telefonoaren bitartez Donostian non eta nola burutu dezakegun gure ingurumenarekin eta pertsonekin errespetagarria den kontsumo bat.

Web atari berrian www.mapasaretuz.eus Sarearen inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke, baita kontsumo arduratsuago bat errazten duten ekimenen, denden, produktuen eta zerbitzuen mapa hau osatzeko beharrezkoak diren baldintzen inguruko informazio gehiago ere.

Jakin ezazu komunikabideek zer idatzi duten honetaz
Irutxuloko Hitza
El Diario Vasco