Captura“Ez da defendatzaileen bizitza eta segurtasuna bakarrik, genero berdintasuna lortzeko borroka historikoak dira ere jokoan daudenak ”

Giza Eskubideen defendatzaileek egunerokoan borrokatzen dute egoera aldatzeko, eta horregatik daude mehatxu eta arrisku egoera jarraituan. Erdialdeko Amerikako Giza Eskubideen Defendatzaileen kontrako Biolentzia ikerketak 2012an egindako diagnostikoak honakoa jasotzen du :

  • 2010 eta 2012 artean Guatemalako, Honduraseko eta Mexikoko gutxienez 38 emakumek galdu zuten bizia biolentziaren ondorioz. 2012An, berriz, emakume defendatzaileen kontrako 414 eraso kontatu ziren guztira.
  • Defendatzaileak, oro har, eraso bat baino gehiagoren biktimak dira. Erregistratutako erasoen %60 eraso segida baten parte dira. Defendatzaileek behin baino gehiagotan errepikatzen diren haien giza eskubideen urraketei egiten diete aurre, beraien jarduna eta ongizate pertsonala jasandako erasoengatik etengabe kaltetua egotea suposatzen duelarik.
  • Nabarmentzekoa da defendatzaileek aurre egin behar duten biolentziaren generoaren norabidea. 2012 urtean zehar guztira erregistratutako erasoen %40ak genero aldagaia du.

Defendatzaileek sufritutako indarkeria ezin da emakume guztiek, neurri handiago ala txikiago batean, emakume izate hutsagatik aurre egin behar izan dioten esperientziagatik bakartu.
Biolentzia eta genero diskriminazioak defendatzaileen segurtasuna eta beraien borroken jarraikortasuna arriskuan jartzen du. Gainera, defendatzaile gisa lan egiteagatik erasotuak direnean, kasu askotan, minimizatu, normalizatu edo ukatu egiten dira, eguneroko indarkeriarekin gertatzen den bezala. Gizonezko defendatzaileekin alderatuz, indarrean dauden diskriminazio eta indarkeria matxisten objektu izatean, emakume defendatzaileek egunerokoak eta txikiak diren etengabeko biolentziak metatzen dituzte haien bizitza pertsonalean, indarkeriak ulertu eta aurre egiteko gaitasun eta indarra minatuz.
Defendatzaile gisa, emakume izate hutsagatik aurre egin beharreko erronkak ez dira gizonezko defendatzaileek heldu beharreko berdinak, generoarekin erlazionatu egiten baitira, eta direna eta egiten dutena arrazoitzat hartuta erasotu.
Defendatzaileen kontrako biolentziak, berauek arriskuan jartzeaz gain, beldurraren kultura instalatzen du gainontzeko emakumeengan, haien eskubideen defentsan antolatzea eta manifestatzea eragotziz. Erasoen zifra altuek, berauen ikusezintasuna eta zigorgabetasun klimarekin batera, problematika honen larritasuna eta dimentsioa erakusten dute.