0001eusDohaintza txikiak biltzeko kanpaina lan eta gizarte prekarietatearen aurka. Elkartasun olde batek ahalbidetuko du Correscales.
Correscales ekimenak 94.250 euro biltzea lortu du hasierako txanpan.

Greba mugagabean dauden kolektiboentzako funts kooperatiboa, dokumentala eta 800 kilometroko lasterketa Bilbotik Bartzelonara. Correscalesek 150.000 euro bildu nahi ditu sare bitartez lortutako dohaintza txikien bidez, Espainiako estatuan inoiz egin izan den kanpainarik handiena, hain zuzen ere. (http://goteo.cc/correscales ).

Beren ekarpena egin duten 360 gizarte mugimendu, sindikatu, talde eta ehunka lagun baino gehiago dira protagonistak. Elkartasunak gainezka egin digu: gaurdaino, Katalunian 40tik gora hitzaldi, aurkezpen eta bestelako babes jarduera egin izan dira; Euskal Herrian ere, dozena inguru antolatu dira. Orain, jasotako konfiantza funts komun bat martxan jartzea ahalbidetuko du prekarietatearen aurka borrokatzeko.

Duela hilabete batzuk Movistarreko milaka langilek abiatutako bidea da hau, muturreko zapalkuntzaren kontra altxatu ziren bi hilabete pasa luzatu zen greba indartsua eginez, gizartean isla nabarmena izan zuena. Gaurkoan, taldean berreskuratuko dugu borroka horren lekukoa; lehenik eta behin, greba horri aurre egiteko erabili ziren dozenaka milaka euroak itzulita eta, ondoren, hurrengorako oinarri ekonomikoa sortzen.

Guk ekin genion bide honi, baina inoiz ez genuen lortuko gure kabuz arituz gero. Orain, borrokarako, berotasunerako eta konplizitate sare bat ehuntzen jarraituko dugu ibilbidean zehar. Otsailaren 18an Bilbotik abiatuko gara, Iruñerako bidean, gau eta egunez jarraituko dugu korrika Aragoiko Goi Pirinioetatik, aurretik Donostia bezalako hiriak zeharkatuta. Tokian tokiko borrokak babesteko, Esako 8ekin elkartasuna agertuko dugu, dirua bilduko dugu Correscalesek igaroko dituen dozenaka herri eta hirietan, eta azaldu egingo dugu nola Movistarrek eta beste enpresa askok dozenaka milaka familien bizitzak izorratzen dituzten.

Gure bizitzarengatik korrika egingo dugu, Huesca, Lleida, Vilafranca, Reus, Tarragona, Sant Boi, Cornellà; Bartzelonaraino heldu arte otsailaren 22an, Mobile World Congress irekitzeko ekitaldian egoteko, teknologiarik aurreratuenak prekarietatearen eskailerak oinarri dituela gogorazteko.
Ondorengo estekan (https://goo.gl/UkiQL8 ) ibilbide zehatza eta 18tik 22ra arte egingo dugun Bilbo eta Bartzelonaren arteko ibilbidearen irteera eta helmuga ordutegiak topatuko dituzue.

Atxikitutako elkarteak:

Egun, Euskal Herrian 80 kolektibo sozial, sindikal eta politiko baino gehiagok parte hartzen ari dira:

• Marea Azul Euskal Herria
• Martes al sol.
• Asambleas de parados y paradas de Iruña.
• Plataforma de afectados/as por la hipoteca.
• Papeles denontzat.
• Elkartzen.
• Sare Antifaxista
• AHT Gelditu Elkarlana
• ESK
• STEILAS
• CGT
• LAB
• CNT
• ELA
• Reconstrucción comunista.
• Komites Internazionalistak
• Uribarritzen
• Askapena
• Bilboko koordinadora feminista.
• Baietz Basauri
• Sagarrak
• Argilan
• Berriotxoak
• Mujeres del Mundo
• Paz con dignidad-OMAL
• Mujeres con Voz.
• Asociación de Trabajadoras de Hogar (ATH)
• Argilan
• Danok Lan
• Bilgune Feminista.
• Feministalde
• Ikasle Abertzaleak
• Ernai
• Gazte Komunistak-UJCE
• EH Bildu (Sortu, Aralar y Alternatiba)
• Podemos
• Equo
• Antikapitalistak
• Ezker Anitza-IU
• PCE/EPK
• SOS Racismo
• Eguzki
• Kitzikan
• Mugarik Gabe
• Ekologistak Martxan
• Gorripidea kultura
• Boltxe
• Zirikatzen
• Kakitzak
• M15M Bizkaia
• Posada de los Abrazos
• Hika Atheneo
• Fracking EZ!
• Brujas y Diversas/Sorgin eta Anitzak.
• Campaña contra el TTIP de Euskal Herria.
• Pentsionistak Martxan.
• Desazkundea.
• GEPE (Asociación de jubilados y pensionistas de Gipuzkoa)
• Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodun Elkartea
• STOP Desahucios Donostia
• IRPH STOP Donostia
• GOT (Grupo Oarso Taldea)
• Donostialdeko Okupazio Bulegoa
• Ikasle ekintza/izquierda estudiantil
• Añorgako gazte asanblada
• Etxigabe etxebizitza eskubidearen aldeko taldea
• Añorgako emakume asanblada
• 25geltokia.info
• Landetxako auzo elkartea
• Zentroko auzo elkartea
• Hiritik at
• Erletxea gazte mugimendua
• Antxeta irratia
• lakaxita gaztexea
• Urrunegi
• Gipuzkoako movistar lnpresako komite
• Añorgako firestone lantegi komite
• Irabazi donostia

Katalunian, Eklarte antikapilista guztiak, esker independentistatik mugimendu libertariora, sindikatu borrokalari guztiak (CGT, IAC, COS, En Construcció, Co.bas, assambleas de trabajadoras de sectores precarios), gizarte plataformak, osasunarenak, hezkuntzarenak, etxebizitzarenak, migranteen eskubideenak, feministak, ekologistak eta munizipalismo eraldatzaileak,100 baino gehiago diren elkarteen artean:

Iaioflautas
Feministas indignadas
Ateneos libertarios e independentistas dels Països Catalans
Marea Pensionista
Colectivos antirepresivos
Luchas laborales
Esquerra Independentista (Endavant, ARRAN, COS)
Candidatures d’Unitat Popular
CGT
IAC
Co.Bas
En Construcció
CNT
Colectivos libertarios de Barcelona
Assembleas de Parados
Xarxa d’Economia Solidària
Entrepobles
Marxa de la Dignitat
Papeles para todas
En lluita
Guanyem BCN
Guanyem Badalona
Crida per Cornellà
y otros colectivos de pueblos y de barrios que forman parte del movimiento anticapitalista de Catalunya