Aurtengo martxoaren 8an, Mugarik Gabetik bat egingo dugu Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako eta 70 herrialdetan baino gehiagotan antolatutako greba feministarekin. Emakumeontzako indarkeria eta desparekotasunezko hainbat forma sortzen dituen mundu honen aurrean, guk planto egingo dugu zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko.

Lan kontzeptua bera birplanteatu nahi dugu, eta egungo eredu neoliberal predatzaile, arrazista eta koloniala zalantzan jartzeko zaintzeari eta kontsumitzeari uztearen alde egingo dugu. Bizi dugun lan- eta gizarte-gatazka ez da inoiz konponduko baldin eta ez badiogu alderdi erreproduktiboari erreparatzen. Emakumeok* kaleetan, etxeetan, lantokietan eta espazio intimoetan dugun lekua berrantolatu nahi dugu. Eta borroka hori lan- eta bizi-eremutik eta arlo politiko- eta ekonomikotik harago doa.

Greba honek zuzenean interpelatzen gaitu, emakume, gizon, gorputz anitz… garen neurrian, eta bidegabeko sistema hau salatu nahi dugun kolektibo sozial garen neurrian. Era berean, hainbat lekutako beste emakume eta kolektiboekin harremanetan jartzen gaitu, eta jada ezagutzen ditugun alternatibak gogorarazteaz gain, gogora ekartzen digu ere aliantza eta lan kolektiboaren garrantzia aliantza berriak eratzeko orduan.

Horregatik guztiarengatik, Mugarik Gaben martxoaren 8an ITXIERA MATRONALA egingo dugu. Horrez gain:

– Parte hartuko dugu egun osorako proposatutako mobilizazioetan, auzo, herri eta hirietan; bereziki, 12:00etan eta 20:00etan.

– MGko emakume guztiok lan-, ikasketa-, kontsumo- eta zaintza-greba egingo dugu.

– Gure balkoietatik amantalak eskegiko ditugu, zaintza-grebaren sinbolo gisa.

– Lan-greba ikusaraziko dugu zuen mezu elektronikoak automatikoki erantzunda: “gaur ezin izango diogu eskaerari erantzun; izan ere, hartzaileak bat egin du gaur emakume guztiei zuzendutako greba feministarekin”.

– Mugarik Gaben honako kartel hau jarri eta zabalduko dugu, grebari babesa adierazteko