Martxoaren 8 EMAKUMEOK* PLANTO EGINGO DUGU! EUSKAL HERRI OSOA EKINTZAZ ETA MOBILIZAZIOZ BLAI JARRIKO DITUGU… hau da Euskal Herriko mugimendu feministatik proposatzen digutena eta, Mugarik Gabetik bat egingo dugu beraiekin.

Egunotan hiri eta herri ezberdinetako egitarauak argitaratu dira. Eta zuoi! beraiekin bat egitera dei egiten dizuegu!

MARTXOAK 8 EMAKUMEOK* Planto!

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako egitarau zehatzak ezagutzeko sartu zaitezte GREBA FEMINISTAREN web orrialdean, klik egin hemen bertara zuzenean joateko

Herrialdeetako hiriburuetan mobilizazio bateratuak egingo dira goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 20:00etan. Hona hemen arratsaldean deiturik dauden deialdiak

Grebarekin bat egiten duen  manifestua hemen irakur ezazue!!!