“LegEkintza” jardunaldietako hitzaldi eta bideoak

 

Azaroaren 2, 3 eta 4ean Bilbon “LegEkintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak” jardunaldiak ospatu genituen.

 

Hemen berauen hitzaldiak eta hizlari desberdinen bideoak helarazten dizkizuegu.

 

Inaugurazio hitzaldia:

MARCELA LAGARDE: Emakumeen eskubideen aldeko lege eraginkorrak lortzeko aktibismo feminista.

 

  1. MAHAIA: Egungo zuzenbide-markoaren analisia.

BEGOÑA SAN JOSÉ: Genero indarkeriaren aurkako babes neurri integralen 1/2004ko Estatuko legearen azterketa.

JUANA ARANGUREN: Euskadiko Autonomi Erkidegoko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen azterketa.

 

  1. MAHAIA: Indarkeria matxisten kontrako legedien eraikuntza eta aplikaziorako mugimendu feministaren analisi eta esperientziak

BEGOÑA ZABALA: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko Nafarroako 4/2015 legediaren eraikuntza eta idazketaren analisia.

MARISA FERNÁNDEZ: Indarkeria matxista desagerrarazteko emakumeen eskubidea Kataluniako 5/2008 legearen eraikuntza, aplikazio eta jarraipenaren analisia.

 

  1. MAHAIA: Indarkeria matxisten inguruko legedien definizioan dauden aukerak eta ahalbideak

SILVIA JUÁREZ: Gizarte mugimenduen parte-hartzearekin El Salvadorreko emakumeek indarkeriarik gabe bizitzeko lege integral-berezia eraikitzeko eta onartzeko aurrerapausoak.

INMACULADA MATA: Biziraun duten emakumeen elkarteen parte-hartzea legegintzaren definizioan.

 

4.MAHAIA: legedien jarraipena araudi internazionaletik

ESTEFANNY MOLINA: CEDAWren aplikazioa eta Ángela Gonzálezen kasua.

SUSANA CHIAROTTI: Belem Do Pará Hitzarmenaren aurrerapausoak eta María da Penharen kasua.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude