Guatemalan hiru antolakunderekin lan egiten dugu: Alianza Política Sector de Mujeres (APSM), ASECSA eta UK’UX B’E. Antolakunde horiek, aldarrikapenaren aniztasunetik eta proiektu alternatibo baten ikuspegitik, jendarte zibilaren mobilizazioaren eta borrokaren subjektu aktibo dira. Emakumeen antolakundeekin, feministekin eta indigenekin lan egiten dute.
Guatemala, metatze kapitalistaren eredu berri baten artikulaziorako diseinatutako proiektu neoliberal baten aurrean dago, herri indigenen lurraldeetan ezarritako multinazional ugarirekin. Horiek ingurumenean duten eragina oso txarra da, multinazionalen korporazioek jatorrizko herrien biziraupen ekonomikoa mehatxatzen dute, euren lurraldeen eta identitateen osasun ekologikoa.
Guatemalaren egoera zaila da, egungo gobernuak ustelkeria, zigorgabetasuna eta euren lurraldeak defendatzen dituzten komunitateen kriminalizazioa mesedetzen baititu. Guatemalako emakumeek, bereziki indigenek, parte hartze herritarrerako eta politikorako askotariko oztopoak izaten dituzte. Guatemala, gainera, Latinoamerikako herrialdeen artean emakumeen kontrako hilketa gehien dituen hirugarrena da (bi emakume egunean). Horrek guztiak giza eskubideen defendatzaileen kontrako errepresio giroa sortu du, 2017an, adibidez, giza eskubideen defendatzaileen aurkako 493 eraso izan ziren, 52 erailketa.
Mugarik Gabek 20 urte darama herri indigenen ahalduntzea bultzatzen, kultura maiaren balio handitzearen eta euren lurraldearen defentsan aritzeko liderren formakuntza politikoaren bidez. Formakuntza politiko eta kultural horrek, komunitateak subjektu politiko gisa eta antolakunde komunal bezala indartzen ditu, euren eskubide indigenak LANEko 169. hitzarmenak arautzen duen bezala defendatzeko gai izango direnak. Gainera emakumeen ekintza politikoren bidez emakumeen defentsaren alde lan egiten dugu, emakume maya, xinka eta mestizoen indar eta eragin politiko metaketan aurreratzen.