#IrauliGabonak – Bozkatu gehien gustatzen zaizun bideoa

Dagoeneko ikusgai dituzu #IrauliGabonak laburmetrai lehiaketan parte hartu duten 8 bideoak. TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainak eta Mugarik Gabek antolatu dute ekimen hau.

Jasotako 8 bideo horiek Gabonetan areagotzen den gehiegizko kontsumoari buruz hausnartzeko bidea ematen dute. Norbera interpelatzeaz gain, alternatibak ere proposatzen dituzte. Zaborrei eta hondakinei buruz hitz egiten dute eta baina bizimodu jasangarriagoak erakutsi.

Epaimahaiak lehiaketaren hiru bideo irabazleak aukeratuko ditu, baina laugarren sari bat publikoak erabakiko du. Otsailaren 28a arte duzu zure gustokoenaren alde bozka emateko. Facebook eta YouTuben ‘Atsegin dut’ gehien dituen bideoak jasoko du Publikoaren Saria, 400 euroko ordaina duena.

Hona hemen zortzi bideoak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude