Foto: J. Marcos

Foto: J. Marcos

Bilbon Mugarik Gabe-k antolatutako ‘Legegintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak’ jardunaldietan, legedia, zuzenbidea, epailea eta admistrazioaren arloen inguruan hitz egin da.

“Sistema juridikoak ez ditu emakumeak defendatzen”, adierazi du Mujeres que aman demasiado-ko kidea den Inmaculada Matak, indarkeria matxista jasan duten emakumeek legediaren definizioan parte hartzearen beharran zehaztu duena. “Emakume askok ez dute salaketa jartzen honek dituen oztopoengaitik. Salaketarekin dena egina dagoela esaten da eta hori ez da egia”, gaineratu du. Dones Juristes-eko Laira Serrak indarkeria matxistari dagozkion kasutan, epaiketetan irabazi duten emakume guztiek ez dutela berriz hasi nahi gogorarazi du.

Plazandreok-eko Juana Arangurenek argi utzi du zuzenbide penalan gizonezkoaren aplikazioa dagoela. Hala ere, Emakunde-ko Bego Zabalak zuzenbide penala fokutik kendu behar dula uste du, antipatriarkala den eskubidea lortzeko, indarkeria matxistaren inguruarekin bat datorrena. “Justizian generoko estereotipoak aurrean daude”, azpimarratu du Women’s Link World Wide-ko Estefanny Molinak.

Beste gai inportante eta zeharkakoa, legediaren aplikazio falta izan da, hizlari guztiek partekatu duten teoria. Azkenean politikoen pasibitateak emakumeen eskubideetan afektatzen du. Ángela Gonzálezen kasuaren ondorioz CEDAWk Espainiako estatuari jarri zion salaketa, eta bete ez duena, da adibide hoberena, nahiz eta alabak bere aitarekin jun behar zuen bakoitzean sufritzen zuen. Horregaitik Women’s Link World Wide-ko kideak instituzioen pasibitateaz hitz egin du, baita estatuaren hauste eta indarkeria izaten uzten duen jarreraz ere. Hau da, ez dira internazionalki dauden hitzarmenak betetzen. Mugarik Gabe-ko partaideek Espainiako estatuak hitzarmen guztiak sinatu dituela salatu dute, baina ez ditu legeak aurrekontuz eta gizatiaz bete. “Eragin politikoarekin jarraitu behar dugu”, gaineratu du Estefanny Molinak.

Foto: J. Marcos

Foto: J. Marcos

Estatuko legeak

Indarkeria matxistari dagozkion legeek bikotea edo bikote izandakoaren indarkeria bakarrik hartzen du matxista bezala, jardunaldian beste legedi batzuk hartu dira kontuan, Nafarroako edo Cataluniako legedia adibidez, emakumeen edo gizartearen baiezkoa eman gabe kontuan hartu eta onartu direnak. Plataforma Unitaria-ko Marisa Fernándezek esan duen bezala, feminismoaren aldetik hobekuntzak ekarri ditu, zerbitzuen sarea edo arlo guztietako minaren konponketa, besteak beste.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko kasuan ez dago horren inguruko legerik, 2007ko Berdintasunaren legearen artikulo bat besterik ez dago. Juana Arangurenek esan dituen kritiketako bat legeak ez duela intersekzionalitatea kontuan hartzen da, ez dituela emakume eta haien errealitateko desberdintasunak kontuan hartzen.

El Salvadorren inguruan hitz egin da ere; izan ere, legediak mugimendu feministaren hausnarketak ditu. Ormusa-ko (Organización de Mujeres Salvadoreñas por la Paz) Silvia Juárezek esan duen bezala, lege honek ez ditu gauzak errotik aldatuko, baina poliki poliki eragina izango du. “Komunikabideek ez dute pasiozko hilketen inguruan hitz egiten, feminizidioetan baizik. Honek ondorio simbolikoa dakar”, azaldu du adibide bezala jarriz.

Foto: J. Marcos

Foto: J. Marcos

Comité de América Latina y el Caribe para la Defensa de los Derechos de las Mujeres-ko (Cladem) partaide den Susana Chiarottik, Convención de Belem do Pará-k duen eragina berrikusi du: aurrera eraman zenetik 11 herri dira indarkeria matxistaren inguruko lege integralak egin dituenak eta feminizidioa 17 herrialdeetan zigortzen da. Gainera, kontzeptu hau Zuzenbideko fakultateetan ikasten da. “Lasai ibili behar gara, 30 urtez egin ditugu legeak eta molestatzen jarraitu behar dugu”, bukatu du.

Ehundaka pertsonek parte hartu duten jardunaldietan kontrako salaketetan, seme-alaben kustodian, kartzelaren sisteman, esplotazio sexualan, emakume migranteen egoeran eta zigorgabetasunaren inguruan hitz egin da. Mugarik Gabe-tik gai publikoak diren inguruko hausnarketa egingo du gaurko antolatu den jardunaldian, hainbat mugimendu feminista, emakume eta sozialekin batera.