Alternatiben Herrixka Donostian!

Aldaketa klimatikoari aurre eginez, mundu hobeago baten alde…

Datorren ostiral eta larunbatean, ekainaren 5 eta 6ean, Donostian izango den Alternatiben Herrixkan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Bertan aldaketa klimatikoari aurre egiteko apustua egiten dugunon  artean, bizitza jasangarriak eta ekitatiboak izatearekin batera, mundu hobeago bat eraikitzea posible dela mahai gaineratuko dugu.

Egunetan zehar, bizikleta martxa, azoka, hitzaldiak, jolasak, tailerrak, bertako produktu, produktu agroekologikoak, musika, mahai inguruak eta alternatiba ezberdinen aurkezpenak izango ditugu, besteak beste.

Animatu eta parte hartu!

Alternatiba Herrixka Planua Alternatiba Herrixka Kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude