Beharrezkoa da askotariko indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeen ahotsak gure memoria kolektiboan barneratzea, emakume hauen kontakizunek esanahi berria izan dezaten eta horrela iruditeri soziala aldatu.

Memoria soziala oso garrantzitsua da herri eta nazioen gertaera anitzek izan duten bilakaeraren ondoren prozesu historikoak hobeto ulertzeko.

Gure historia hurbilean memoria historiko eta soziala berreskuratzerako hainbat prozesu egin dira. Kolektibo sozialen partaide eta komunitateetako biztanleen memoria soziala berreskuratuz, une historiko baten gertaeren ezaugarriak modu erreal eta inklusiboagoan izateko aukera bideragarriagoa da.

Testigantza edo hausnarketarik web honetan partekatu nahi baduzu, idatzi hona: lidia@mugarikgabe.org / joana@mugarikgabe.org