“Ez dugu ugazabaren etxea
ugazabaren erremintekin eraitsiko”
Audre Lorde

Memoria Eraikizek indarkeria matxistei aurre egin dieten emakumeen azalean jartzen gaitu, haien errealitate eta emozioetara hurbildu eta horrek nola zeharkatzen gaituen erakusten digu. Haserrea, atsekabea, larritasuna, frustrazioa, tristura, indarra, amorrua… dira Memoria Eraikiz bisitatzen duten pertsonek adierazten dituzten emozioetako batzuk.

Ekimen honek ez gaitu axolagabe uzten, emozioa adierazi beharra dago eta horregatik, esperientziaren ostean elkarrizketa eta hausnarketarako tarte bat irekitzen dugu, gure buruari honakoa galdetuz: Nola sentitu naiz? Zerk hunkitu nau?

Behin hauek adierazita, ekintzara gonbitea luzatzen da; izan ere, gure buruak eraldaketa sozialaren beharrezko zati gisa pentsatu behar ditugu. Asko da gutako bakoitzak egin dezakeena.

Hurrengo galdera litzateke, zer egin dezaket nik nire lekutik jendartea eraldatzeko?

Hemen pista batzuk:

  • Indarkeria hauen arrazoiak identifikatu.
  • Emakumeenganako kontrola ezkutatzen duten errotutako hainbat ideia zalantzan jar itzazu.
  • Aztertu zure egunerokoa.
  • Mobiliza zaitez. Indarkeria matxistak errotik amaitzeko estrategiak ezagutu itzazu.

Lotura honetan maila indibidualean zein kolektiboan aktibatzeko ideia batzuk partekatzen ditugu.

Hemen Memoria Eraikiz bisitatu duten pertsonek adierazitako mezuak jaso ditugu.

Amurrio | AndoainBasauriBilbaoDonostiaPlentziaPortugaleteVitoria-Gasteiz |  Bideoak

Bideoak ikusi edo web honetako testuak irakurri eta gero zure mezua partekatu nahi baduzu honako helbidetara idatz iezaguzu: lidia@mugarikgabe.org / joana@mugarikgabe.org