Dokumentalak2022-01-27T15:45:09+01:00

Webgune eta Sareak

Ikus-entzunezkoak

Ikerketak

Tokiak

Ekintza sinbolikoak

Argentina: ‘Campo de batalla. Cuerpo de mujer’ (‘Gudu-zelaia. Emakume-gorputza’)

Fernando Raúl Álvarez, 2015

“No recuerdo a nadie que se haya sentado y me haya dicho: che, contame”. (“Ez dut inor gogoratzen eseri eta esan didanik: aizu, kontaidazu”.) Hori da dokumentalaren trailerrari hasiera ematen dion esaldia, gutxitan aipatzen den gai bat azalarazten duena, Argentinako azken diktadura zibiko-militarrarena, hain zuzen. (gehiago…)

PODCASTA KORAPILATUAK: Indarkeria matxistatik biziraun duten elkarteen narratibak

Mugarik Gaberen podcasta.

Mugarik Gaben indarkeria matxistak salatu eta desagerrarazteko lanean dihardugu.
Oraingoan, Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundeak babestutako “KORAPILATUAK: Indarkeria matxistatik biziraun duten elkarteen narratibak” podcasten bidez ikasitakoa zabaldu nahi dugu.

(gehiago…)

Euskal Herria: Las 11 de Basauri

Begoña Atin eta Maite Ibañez, 2019

70eko hamarkadan Basauriko Kaleko langile auzoko hamaika etxekoandreren borrokak nazio mailan eta nazioartean izan zuen oihartzuna: abortu eskubideari buruzko babes-kanpaina abiarazi zuten. ‘Las 11 de Basauri’ (Basauriko 11k) dokumentalak istorio hori jasotzen du. Garai hartan, antisorgailuak legez kanpokoak ziren eta abortatzea delitu. Abortatzeagatik epaitutako emakume hauen kasuak herrialde osoa interpelatu zuen, eta babesa adierazteko manifestazio masiboak eragin zituen. (gehiago…)

Iruña: NAGORE

Helena Taberna, 2010.

Dokumentalak 2008ko uztailaren 6ko San Fermin jaietan Diego Yllanesek erail zuen Nagore Laffageren istorioa kontatzen du. Bere amaren, Asun Casasolaren testigantzarekin, zinemaren bitartez kontzientzia soziala sortzeaz gain, justizia bilatzeko prozesua erakutsi nahi du proiektu honek, Nagoreren “memoria eta irudi bizia” bezala ere balio izan nahi du, bere alaitasun, nortasun eta espiritua azpimarratuz. (gehiago…)

ESPAINIAKO ESTATUA: De eso no se habla podcastaren 2. atala: “Jadiya”

Jadiya Ali eta Isabel Cadenas Cañón, 2020

De esto no se habla (Honi buruz ez da hitz egiten) podcast-ak isiltasunaren aurka eta memoria berreskuratzearen alde egiten du. Zehazki, 2. saioa Saharako emakume gazte baten eguneroko bizitzari buruzkoa da, Jadiya, errefuxiatuen kanpamentu batean bizi dena Tindufen (Aljeria). Proiektuko kideek azaldu bezala: “Emakume honi gauza bakarra eskatu genion: egunero bere burua graba zezala; egiten zuena graba zezala, pentsatzen zuena (…) Kapitulu hau emakume honen egunerokoa da, leku horretan: gauza askok batzen gaituzte leku horretara, baina, batez ere, horrek: isiltasun handi batek”.

(gehiago…)

Gasteiz: “Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976”

Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea y Sudergintza, 2018

Zuriñe Rodríguez, Itziar Mujika eta Nora Mirallesek idatzitako Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976 (Gasteizko emakumeak 1976ko martxoaren 3ko sarraskian) liburua Hala Bedi irrati librean entzun daiteke. Sarraskiaren aurreko egunak, sarraskiaren eguna bera eta ondorengo egunak bizi zituzten ia berrogeita hamar emakumeri egindako elkarrizketak jasotzen dituzte, eta lana argitaratu gabeko 25 argazkirekin lagunduta dago. (gehiago…)

Go to Top