Memoria kolektiboaren eraikuntzari ekarpena egiten dioten ekimenak partekatzen ditugu, historia ofizialaren eraketaren aurre eutsiko dion memoria ausarta, isilarazten saiatzen diren beste historia hori idazten duten ahotsak eta ekimenak berreskuratuz.

Gune birtual honen helburua indarkeria matxisten biktima eta biziraun duten emakumeen memoria soziala eratzen laguntzea da, munduko hainbat lekutako esperientzien bidez. Memoriaren eraikuntza formatu anitzetan egiten ari da: webguneak, dokumentalak, ikerketak, memoriaren lekuak eta ekintza sinbolikoak. Hau da erabili dugun sailkapena, jakinda izendatzeko modua eta kategorien arteko mugak kasu batzuetan lauso samarrak direla. Espero dugu horiek ezagutzeak beste leku batzuetan ekimen berriak abiarazten laguntzea.

Web honen bitartez ezagutzen duzun ekimenik zabaldu nahi baduzu idatzi hona: lidia@mugarikgabe.org / joana@mugarikgabe.org

Webgune eta Sareak

Ikus-entzunezkoak

Ikerketak

Tokiak

Ekintza sinbolikoak