“Ba al dago ezer bortitzagoa gizateriaren erdiaren gorputz,
adimen, sentimen, desira nahiz ekoizpen eta
ugaltze
gaitasunez jabetzen den sistema bat baino?”
Lily Muñoz

Memoria Eraikiz metodologia desberdin baten aldeko apustua da. Gure enpatia gaitasuna aktibatzeko tresnak txertatzen ditugu, biktima eta biziraun duten emakumeen azalean jartzeko aukera.

Irudiek, musikak, poesiak, kontakizunek, eszenaratzeak, mugimenduek… guzti horrek bizipen proposamen bat eraikitzen du, une batez analisi arrazionala alde batera uzten duena, egoera horiek pizten dizkiguten sentsazioei eta emozioei bide emateko.

Memoria Eraikizek indarkeria hauen aniztasuna, emakumeen bizitzan duten eragina eta erresistentzia-estrategiak erakusten dituzten zazpi kontakizun biltzen ditu.

Atal honetan, kontakizun horien bideoak partekatzen ditugu, Memoria Eraikiz zentzumen-artistiko esperientzia proposamenera pixka bat gehiago hurbilduz.

Abortatzeko eskubidearen zigorra:
“Ez dut umerik izan nahi, zergaitik behartzen naute?”.

Indarkeria justizia eremuan:
“Epai honekin bigarrenez erail zuten”.

Feminizidioa:
“Dagoeneko alaba agurtzeko negar malkoak agurtu zaizkit”.

Lesbofobia:
“Ez dira tontakeriak ama, neskak gustatzen zaizkit”.

Indarkeria lan esparruan:
“Egoera eten eta jazarpena salatu egin behar izan nuen”.

Indarkeria instituzionala:
“Laguntza jaso gabe ezin dut senarrarengandik ihes egin”.

Indarkeria bikote harremanetan:
“Gogorra da, baina indarkeria gainditzen duzunean denak hobera egiten”.