Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean. Informazioa ala desinformazioa? (2018)

2019-06-20T17:09:03+01:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

Argitalpen honetan 5 hilabetetan zehar 5 euskal egunkaritan indarkeria matxistaren trataera eta erakundeen diskurtsoak aztertuz egindako eguneroko behaketatik eratorritako ondorioak eta trataera egoki baterako gomendioak jasotzen dira.

Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eraginak biziraun duten emakume biktimen bizitzetan (2017)

2019-06-18T18:21:50+01:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

Emakumeen testigantzak jasotzen dituen ikerketa da. Mundu guztian zehar ematen den eskubideen urraketen errealitatea lehenengo pertsonan jasotako bizipen eta gertaeren bitartez jasotzen da.

Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015 (2017)

2019-06-20T17:08:45+01:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

2010 eta 2015 urteetan zehar 33 emakume eta neskatila erail zituzten EAE eta Nafarroan emakume izate hutsagatik. Ikerketa honetan feminizidio hauen aurrean komunikabideek emandako trataera eta justiziak emandako erantzuna aztertzen da. Era berean komunikabide zein justizia sistemarako gomendioak jasotzen ditu.

Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra (2015)

2019-06-18T19:25:23+01:0026 maiatza 2019|Dokumentuak, Jardunaldiak|

2014 eta 2015 urteetan zehar estatuko beste elkarte batzuekin batera sarean lan egin genuen indarkeria matxisten inguruko analisi kualitatibo bat partekatu eta elkarrekin lan eginez eragin gehiago izateko aukerak aztertuz. Prozesu guztiaren sintesi dokumentua partekatzen dugu (Jardunaldiei buruzko bideoak jardunaldien atalean ikus daitezke).

Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Viena +20, Euskalherria 2013 (2013)

2019-06-20T17:13:18+01:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

2013ko ekainaren 7 eta 8an, indarkeria matxistak emakumeen gisa eskubideen urraketa gisa bistaratu zituen Tribunal bat ospatu genuen. Tribunal honetan Euskal Herriko, estatu espainoleko eta Latinoamerikako testigantzak aurkeztu ziren, sistema politiko eta judizialak egiten duen legeen definizio eta aplikazio androzentrikoa salatuz eta ekintza politikoaren bitartez emakume hauen boteretze kolektiboan eraginez.