About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 132 blog entries.

21. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Nazioarteko instantzia batek (CEDAW) Espainiako Estatua genero-indarkeriagatik zigortu duen lehenengo kasua

2018-12-13T12:42:03+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Genero-indarkeria bikotekidearen testuinguruan. Bikotekide ohiak bikotearen 7 urteko alaba erailtzea. Kasu honen ondorioz, 2014an CEDAWren batzordeak lehen zigorra ezarri zion Espainiari genero-indarkeriagatik. Haren arabera, eskatzailearen eta alabaren (eraila) eskubideak urratu ziren, Espainiako Estatuaren jarreraren ondorioz. Zigorrarren bidez hainbat aholku egin zitzaizkion estatuari. Estatuak ez ditu aholkuok bete, lotesleak ez direla [...]

13. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria ekonomikoa eta sexuala, babes falta etorkin izateagatik

2018-12-13T12:40:16+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

52 urteko emakumea, jatorriz errusiarra. Hiri bateko jatetxe batean lana topatu zuen, sukaldari-laguntzaile. Jatetxearen jabeak langile guztiak legez kanpoko egoeran zituen. Emakumeari 300 euro ordaintzen zizkion hilero, egunero 10 orduz lan egiteagatik, atseden-egunik gabe. Gainera, jabeak sexu-harremanak izan nahi zituen emakumearekin, hark beti ezetz esan arren. Lan-esplotazio eta sexu-jazarpen egoera [...]

12. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Indarkeria ekonomikoa emakume nekazarien aurka

2018-12-13T12:39:03+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

“Cabras Montesas” (basahuntzak) taldeko emakumea; Landako Langileen Sindikatuaren (SOC) inguruan antolatutako Jaengo emakume talde bat. 1979an Andaluziako emakume jornalariak lan komunitariorako eskubidearen alde borrokatu ziren. Nahiz eta emakume jornalariek gizonezkoen baldintza berberak bete, ez zuten lan komunitariorako eskubiderik, emakume izateagatik. Emakume jornalari talde honek erabaki zuen inposatutako mugak haustea, eta [...]

11. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria fisikoa, soziala eta ekonomikoa emakume transexualen aurka

2018-12-13T12:38:06+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Emakume transexuala, sexu-langilea eta seropositiboa. Hori dela eta, indarkeria fisiko, sozial eta ekonomikoak pairatu zituen. Valentzian bizi zen haurtzarotik. Nerabezaroan etxetik joan zen bizitza independentea bizitzeko, familiaren etxean ezin zuelako bere sexu-nortasuna garatu. Ahal izan zuen moduan biziraun zuen: zailtasun ekonomiko handiekin, okupatutako etxeetan bizitzen eta ikuskizunetan zein prostituzioan lan [...]

10. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Ablazioa, bahiketa eta sexu-indarkeria, sexu-orientazioagatiko jazarpena

2018-12-13T12:37:18+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Sudanetik datorren 24 urteko lesbiana gaztea. Txikitan ablazioa egin zieten berari eta ahizpari. Familia musulman praktikatzaile zorrotz batetik dator. Bere hiritik ihes egin zuen sexu-orientazioagatik eta familiaren balio erlijiosoekin bat ez zetorrelako. Ihes egin aurretik, bere osabaren sexu-abusua pairatu zuen. Halaber, osabak hiru urtez giltzapetu zuen belorik jantzi nahi ez [...]

28. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Lekualdatze behartua, presa baten eraikuntzarengatik

2018-12-13T12:36:35+01:0013 abendua 2018|Espainiako estatua|

Emakumea, 65 urte, ile-apaintzailea. Kasu honek hainbat emakumeri eragin zien. Frankismo garaian, XX. mendearen erdialdean, Aragoi Garaiko Janovas herrian lurren desjabetzeari ekin zioten, presa bat eraikitzeko. Iberduero (gaur egungo Endesa) zen kontzesiodun enpresa. Kalkuluen arabera, 300 familiak bizilekuz aldatu behar izan zuten derrigor, eta Iberduerok etxeak dinamitaz lehertarazi zituen inor [...]

26. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Sexu-indarkeria gatazka armatuko testuinguruan

2019-01-16T23:19:50+01:0013 abendua 2018|Kolonbia|

Emakumea, 33 urte, beltza. 1997an, 11 urterekin, bere bizilekutik gertu zeuden FARCeko soldaduek bortxatu zuten. Ama hil zuten alabari gertatutakoa salatu zuenean; amaren lehengusu bat ere hil, eta neba bat zauritu zuten. Bortxaketaren ondorioz haurdun geratu zen, eta bortxatu zuten gizonek fisikoki eraso zioten. Jipoiaren ondorioz, berezko abortu bat izan [...]

25. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria psikologikoa eta tortura

2018-12-13T12:33:16+01:0013 abendua 2018|Kolonbia|

51 urteko emakumea. Estatuak polizia eta armadaren bidez Orion operazioa abiarazi zuen unean, Medellingo 13. komunako liderra zen. Bahitu egin zuten emakume eta gizon birekin batera, eta lursail batean izan zituzten egun batzuetan. Bertan emakumea torturatu eta bortxatu zuten, eta beste bi pertsonak bere aurrean erail zituzten. Emakumea bizirik atera [...]

9. B-I: Indarkeria matxisten ardatza. Indarkeria fisikoa, psikologikoa eta sexuala hainbat bikote-harremanetan.

2018-12-13T12:32:19+01:0013 abendua 2018|Kolonbia|

20 urteko gaztea, umetatik indarkeria bizi izan du, familia barneko kontuetatik hasita. 14 urterekin, eskolatik etxera bidean, hiru gizonek bortxatu zuten. Horrek ondorio asko izan zituen haren bizitzan, depresioak jo zuen eta bere burua zauritzen hasi zen. Tratu txarren eta erasoen eskema hori errepikatu egin da izan dituen gainerako bikote [...]

8. B-I: Indarkeria ekonomikoaren ardatza. Ondare-indarkeria bikotekidearen aldetik, indarkeria matxistaren adierazpide askorekin

2018-12-13T12:31:30+01:0013 abendua 2018|Kolonbia|

55 urteko emakumea, banandua. Bost seme eta bi alaba ditu. Medellingo 8. komunakoa da. Txikitatik abusuak eta tratu txarrak pairatu zituen, sexu-abusuak barne, familiakoen eta ezezagunen aldetik. Artean ikaslea zela, bere lehen senarra ezagutu zuen. Berehala geratu zen haurdun, eta eskola utzi behar izan zuen. Ezkondu eta hiru urtera, senarra [...]

Go to Top