About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 132 blog entries.

Feministok estrategiak trukatzen (2020)

2020-04-15T18:52:25+02:0027 otsaila 2020|Dokumentuak|

Dokumentu honek 2018an zehar aurrera eramandako esperientzia sistematizatzea du helburu. Esperientzia hori «Feministas Intercambiando Estrategias por una Vida Libre de Violencias para las Mujeres” deitu dugun prozesuaren baitan eman zen eta helburu nagusia, hala erakunde publikoak nola emakumeen antolakundeak eta mugimendu feminista, indarkeria matxistari aurre egiteko orduan tresnetan eta [...]

Indarkeria matxisten kontrako proposamenak (2019)

2020-06-29T14:36:39+02:0018 ekaina 2019|Dokumentuak|

Dokumentu honek ezinbestean erakunde publikoen eta eragile sozialen konpromiso politikotik pasa behar diren indarkeria matxistarik gabeko jendarte baterako proposamenak laburbiltzen ditu, indarkeria matxista lehen mailako arazo sozial gisa hartuz eta honen aurrean erantzunez.

Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeei jazarpena Mesoamerikan mahaingurua (2018)

2019-06-18T19:36:36+02:001 ekaina 2019|Jardunaldiak|

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, CEAR-Euskadik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Calalak, eta Mugarik Gabek Mesoamerikan Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kriminalizazio eta jazarpena eta honi aurre egiteko erabiltzen ari diren estrategiak ezagutzera emateko mahai ingurua antolatu dugu.

“LegEkintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak” jardunaldiak (2017)

2020-04-02T15:16:44+02:0030 maiatza 2019|Jardunaldiak|

Jardunaldi hauen bitartez indarkeria matxisten alorreko legedia aztertu eta proposamenak egin nahi izan genituen, Latinoamerika, estatuko eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ikasketa eta ekarpena jasoz. Hemen jasotzen dira jardunaldietako aurkezpen eta bideoak.

Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean. Informazioa ala desinformazioa? (2018)

2020-04-15T18:53:36+02:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

Argitalpen honetan 5 hilabetetan zehar 5 euskal egunkaritan indarkeria matxistaren trataera eta erakundeen diskurtsoak aztertuz egindako eguneroko behaketatik eratorritako ondorioak eta trataera egoki baterako gomendioak jasotzen dira.

Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eraginak biziraun duten emakume biktimen bizitzetan (2017)

2020-04-15T18:53:57+02:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

Emakumeen testigantzak jasotzen dituen ikerketa da. Mundu guztian zehar ematen den eskubideen urraketen errealitatea lehenengo pertsonan jasotako bizipen eta gertaeren bitartez jasotzen da.

Feminizidioa Euskadin eta Nafarroan 2010-2015 (2017)

2020-04-15T18:56:33+02:0026 maiatza 2019|Dokumentuak|

2010 eta 2015 urteetan zehar 33 emakume eta neskatila erail zituzten EAE eta Nafarroan emakume izate hutsagatik. Ikerketa honetan feminizidio hauen aurrean komunikabideek emandako trataera eta justiziak emandako erantzuna aztertzen da. Era berean komunikabide zein justizia sistemarako gomendioak jasotzen ditu.

Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra (2015)

2020-04-02T15:17:18+02:0026 maiatza 2019|Dokumentuak, Jardunaldiak|

2014 eta 2015 urteetan zehar estatuko beste elkarte batzuekin batera sarean lan egin genuen indarkeria matxisten inguruko analisi kualitatibo bat partekatu eta elkarrekin lan eginez eragin gehiago izateko aukerak aztertuz. Prozesu guztiaren sintesi dokumentua partekatzen dugu (Jardunaldiei buruzko bideoak jardunaldien atalean ikus daitezke).

Go to Top