Jardunaldiak eta Ekitaldi publikoak2020-05-04T11:29:27+02:00

Giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeei jazarpena Mesoamerikan mahaingurua (2018)

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, CEAR-Euskadik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Calalak, eta Mugarik Gabek Mesoamerikan Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kriminalizazio eta jazarpena eta honi aurre egiteko erabiltzen ari diren estrategiak ezagutzera emateko mahai ingurua antolatu dugu.

1 ekaina 2019|

“LegEkintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak” jardunaldiak (2017)

Jardunaldi hauen bitartez indarkeria matxisten alorreko legedia aztertu eta proposamenak egin nahi izan genituen, Latinoamerika, estatuko eta Euskal Herriko mugimendu feministaren ikasketa eta ekarpena jasoz. Hemen jasotzen dira jardunaldietako aurkezpen eta bideoak.

30 maiatza 2019|

Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra (2015)

2014 eta 2015 urteetan zehar estatuko beste elkarte batzuekin batera sarean lan egin genuen indarkeria matxisten inguruko analisi kualitatibo bat partekatu eta elkarrekin lan eginez eragin gehiago izateko aukerak aztertuz. Prozesu guztiaren sintesi dokumentua partekatzen dugu (Jardunaldiei buruzko bideoak jardunaldien atalean ikus daitezke).

26 maiatza 2019|

Jardunaldia begirada intersekzionaletiko indarkeria matxistak (2015)

Jardunaldi honetan elkarte desberdinek parte hartu zuten, indarkeria matxisten kontrako borrokan analisi intersekzional bat txertatzearen beharraren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Hemen aurkitu daiteke sintesi dokumentua.

14 maiatza 2019|

Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Auzitegia. Viena +20, Euskalherria 2013 (2013)

Tribunal sinboliko hau elkarte feminista eta sozial desberdinekin elkarlanean egindako prozesuaren emaitza izan zen. Bertan jendarte desorekan jatorri duten indarkeria matxistak giza eskubideen urraketa gisa bistaratu ziren, Euskal Herriko, estatuko eta Latinoamerikako testigantzak aurkeztuz.

12 maiatza 2019|

Jardunaldiak: Indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak (2011)

Jardunaldien bitartez zenbait helburu erdietsi nahi genituen, besteak beste: generoen arteko des-berdintasunak eragiten dituzten ereduak eta arrazoiak aztertzea; indarkeriaren adierazpide-moduen aniztasuna erakustea, orain arte gutxien landu direnetan —indarkeria sinbolikoan, kasu— arreta jarriz; tokiko, estatuko eta nazioarteko mugimendu feministaren salaketak, erantzunak eta alternatibak ezagutaraztea eta, azkenik, tailerretan aztertutako indarkeria-egoerei alternatibak bilatzea, horretarako estrategia zehatzak aurkeztuz:

10 maiatza 2019|