Guatemalako Casa Colibrí/Rochoch Tz ‘ünun eta Hegoa Institutua (EHU), 2020

Gloria Guzmán eta Irantzu Mendiak koordinatutako dokumentalak antolatutako emakumeen ahotsak biltzen ditu, hainbat estrategia planteatzen dituztenak gatazka armatuaren esparruan giza eskubideen urraketa larrien biktima diren eta bizirik atera diren emakumeei justiziarako sarbidea eta erreparazioa errazteko.

Dokumentalaz gain, gida didaktiko bat egin dute, dokumentala eztabaida eta/edo formakuntza espazioetan erabiltzea errazteko. Gainera, gidak dokumentalaren edukiekin lotutako erreferentzia osagarri batzuk jasotzen ditu, baita dokumentalaren datu osoak ere, parte hartu duten pertsonen eta erakundeen izenak barne.