Intxorta 1937 Kultur Elkartea, Martxoak 3 Elkartea y Sudergintza, 2018

Zuriñe Rodríguez, Itziar Mujika eta Nora Mirallesek idatzitako Las mujeres de Gasteiz en la matanza del 3 de Marzo de 1976 (Gasteizko emakumeak 1976ko martxoaren 3ko sarraskian) liburua Hala Bedi irrati librean entzun daiteke. Sarraskiaren aurreko egunak, sarraskiaren eguna bera eta ondorengo egunak bizi zituzten ia berrogeita hamar emakumeri egindako elkarrizketak jasotzen dituzte, eta lana argitaratu gabeko 25 argazkirekin lagunduta dago.

Irakurri ez ezik, entzun ere egin daiteke, “irakurri ezin dutenek liburuaren eduki osoa jaso dezaten”. Zorigaiztoko egun hura bizi zuten pertsona asko nagusiak direnez, beren kideen kontakizuna erraztu nahi izan diete. Horretarako, lankide, liburuko protagonista, kazetari eta hiriko talde feministekin jarri ziren harremanetan eta ahots guztiak Hala Bedi Irratiaren estudioetan grabatu zituzten. Gasteizko irrati libreak bere aletxoa jarri nahi izan du emakumeen historiaren eta liburuaren beraren bozgorailu izaten.