Jadiya Ali eta Isabel Cadenas Cañón, 2020

De esto no se habla (Honi buruz ez da hitz egiten) podcast-ak isiltasunaren aurka eta memoria berreskuratzearen alde egiten du. Zehazki, 2. saioa Saharako emakume gazte baten eguneroko bizitzari buruzkoa da, Jadiya, errefuxiatuen kanpamentu batean bizi dena Tindufen (Aljeria). Proiektuko kideek azaldu bezala: “Emakume honi gauza bakarra eskatu genion: egunero bere burua graba zezala; egiten zuena graba zezala, pentsatzen zuena (…) Kapitulu hau emakume honen egunerokoa da, leku horretan: gauza askok batzen gaituzte leku horretara, baina, batez ere, horrek: isiltasun handi batek”.

‘Melfa’ janzkera tradizionalaren erabilera, mehatxu terroristak, zaintza-lanak, etxetik kanpoko lana, pandemiaren bizipena kanpamentuan, eta abar. emakume errefuxiatu askoren eguneroko bizitza dira. Kontakizuna ez da hirugarrenen interpretazio bat, Jadiyaren ahotsa baizik, eta soinu-paisaia gisa islatzen da. Horrek, emakume errefuxiatuen egunerokotasunari buruz zuzenean entzutea ahalbidetzen du.