Sevillako Udala, 2019

Berdintasunaren aldeko Gizonen Sareak sustatutako sinadura bilketa baten ondoren, Sevillako Udalak Ana Orantes izena jarri zion etorbide bati. Emakume hau indarkeria matxistaren aurkako borrokaren ikur bihurtu zen 1997an, bere kasua telebista saio batean salatzeko izan zuen balentriagatik eta egun gutxira bikotekide ohiak hil zuelako. Orduan hasi zen aldaketa politikoa ematen emakumeenganako indarkeriaren erantzunari zegokionez eta gaia arazo politiko, publiko eta kolektibo gisa hartzen hasi zen.

Lehenago ere, Ana Orantes bizi zen Cullar Vega udalerrian eta La Zubian kale bana zegoen bere omenez, baina Sevillakoa da bere izena daraman ikusgarritasun handiko lehen kalea. Ondoren, Malagan ere beste kale bat izendatu zuten.