
Mugarik Gabe, 2021
Indarkeria matxistetatik biziraun duten emakumeen elkarteek berauen parte diren emakumeak ahalduntzeko zein jabetze kolektiborako egiten duten lana ezagutzeko eta aitortzeko, taldekako elkarrizketen bidez, kideen subjektibotasunetik abiatuta, talde hauen kontakizunak dokumentatu dira.
Indarkeria matxistak biziraun duten emakumeek, beste behin, kolektiboek beren bizitzetan izan duten garrantzia azpimarratu dute. Emakumeei laguntzen dieten kolektiboak ezinbesteko eragileak dira beren prozesuan. Horregatik, biktima diren eta biziraun duten emakumeen kolektiboen historiak dokumentatu dira, kolektiboek ahalduntze indibidual eta kolektiboan duten zeregina azpimarratzeko eta zabaltzeko.
Euskal Herria: Bizitu Goizargi Debagoienako Guerreras Elkartea
Estatu Espainiarra: Consejo Estatal de Mujeres Resilientes de Violencia de Género
El Salvador: Renacer, Asociación de Mujeres Salvadoreñas en Acción de barrio San Jacinto
Guatemala: Actoras de Cambio
Kolonbia: Asociación Mujeres Tejedoras de Derechos